Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Berdintasun-politikekin segitu beharra dago emakumeen eskubideetan atzera egiteko mehatxuei aurre egiteko”

Ana Lopez de Uralde PSE-EEko Berdintasun idazkariak gizarte berdinzaleago baterantz aurrera egiteko feminismoak “errealitatea eraldatzeko duen gaitasun arras indartsua” azpimarratu du

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, berdintasun arloan politika aurreratuak bultzatzen jarraitzearen garrantzia nabarmendu du emakumeen eskubideak arriskuan jartzen dituztenei aurre egiteko. “Berdintasun-politikekin segitu beharra dago emakumeen eskubideetan atzera egiteko mehatxuei aurre egiteko”, esan du.

Martxoaren 8 honetan ospatzen den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira zabaldutako bideo batean, emakumeei soldata-arrakalak edo kristalezko sabaia apurtu ezin izanak dakarkien arazoa azpimarratu du Anduezak. “Soldata baxuagoa lan bera egiteagatik, denbora gehiago etxeko lanei eta beste pertsona batzuk zaintzeari emanik, edo presentzia gutxiago erabakiak hartzen diren gunetan, emakumeek pairatzen duten desberdintasunaren adibide batzuk besterik ez dira”, azaldu du.

#8M honetan, Euskal Sozialistak #EuskadiAquíyAhora-ko kaleetara aterako gara berdintasunaren olatu erreakzionario negazionistari aurre egiteko.

Eta halaxe egingo dugu hemen ere, sare sozialetan, berdintasunaren kontrako esamen eta aurreiritziei aurre egiteko erarik onena… pic.twitter.com/WgEtRlPBwN

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 7, 2025

Buruzagi sozialistak “eskubideak, berdintasuna eta ahalduntzea” opa die emakume guztiei inor diskriminatuko ez duen gizarte bidezko eta berdinzaleago bat lortzeko asmoan. 

Ana Lopez de Uralde PSE-EEko Berdintasun idazkariak, bere aldetik, feminismoak duen gaitasun eraldatzailea goratu du, eta sozialistek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde duten konpromisoa “irmoa eta bizitza publikoaren eta pribatuaren esparru guztiak biltzen dituena” dela gaineratu du. “Feminismoak eta haren borrokak gizarte osoa bultzatzen du gizarte-ongizatean eta demokrazian maila handiagoak lortzeko”, azpimarratu du.