Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Dugun tresnarik onena erabili behar dugu eskuin erradikalari aurre egiteko, gure botoa, denok Alderdi Sozialistarekin bat eginez”

Idoia Mendia: “Botoa eskatzen diot euskal gehiengo sozialari, ezagutzen nau, badaki gu garela Euskadirentzako bermerik onena, eskuin muturra gerarazteko boto bakarra”

Maider Etxebarria: “Ezin gara geratu besoak uztarturik eskuinaren eta eskuin muturraren botoa askatasuna, duintasuna eta gizarte kohesioa arriskuan jartzeko mobilizatzen den bitartean”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, con la candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, la Secretaria General del PSE-EE de Álava, Cristina González, y la alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du sozialistek ideiak oso argi izanez ixten dutela hauteskunde-kanpaina, “gure eredu sozial eta demokratikoa, gure Europa, inoiz ez bezala defendatzeko beharraz jakitun”. Eta “motozerraren eskuin erradikalari” erantzutera joateko dei egin dio euskaldunei, igandean botoa erantzukizunez emateko. Aldi berean, abertzaleen aukerak baztertzera gonbidatu du hautesleria, “orain ez delako garaia irudimeneko errepublikez eta subiranotasunez hitz egiteko”.

“Ez dago beste aukerarik. Alternatiba, egiazki, guztiarekin akabatzera datorren eskuin erradikal hori delako. Horregatik, igande honetan inor ezin da geratu etxean. Dei bat egiten diet euskal herritarrei, dugun tresnarik onena erabil dezaten, botoa, eta hautsontzietan beren eskubidea gauzatu dezaten. Erantzukizunez gauzatu ere, iragan uztailaren 23an egin zuten bezala, Alderdi Sozialista Euskadiko hauteskunde orokorren irabazle bihurtu zutenean. Botoa Alderdi Sozialistari eman diezaiozuela eskatzen dizuet guztioi”, esan du.

PSE-EEk Gasteizen egin du hauteskunde-kanpainako azken ekitaldia, Eneko Andueza, Idoia Mendia, Europako Parlamenturako hautagaia, eta Maider Etxebarria alkatea bertan direla. Pandemia edo Errusiak Ukraina inbaditzea bezalako errealitateen aurrean Europako erakundeek emandako erantzuna gogoratu du buruzagi sozialistak foro horretan, eta Feijooren PP bezalako alderdien eskutik alderdi ultrek Europan eragina handitzeko saialdien larritasunaz ohartarazi du.

“Igande honetan jokoan dugu Europa izatea ala ezezagunerantz abiatzea, Europa sekula ez da horren mehatxaturik egon kanpotik, ezta barrutik ere”, adierazi du, jarraian esateko Espainian ondo dakigula PPk eta Voxek erakundeetan zer politika egiten duten: “esamesa, gezurra, iraina, desinformazioa eta gorrotoa erabiltzen dute”. 

#E9-an gure botoaren indarrarekin erantzun beharra diogu eskuin muturraren mehatxuari. Inor ezin da geratu etxean.
Ez dago beste aukerarik, alternatiba aurrerabidea eta justizia soziala motozerrarekin moztera datorren eskuin erradikal hori delako.#VotaConLaZurda… pic.twitter.com/q0nJlTEkcZ

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 7, 2024

Idoia Mendiak begirada bat bota dio zinegotzi, lehendakariorde eta PSE-EEko idazkari nagusi bezala egin izan duen ibilbideari, eta Euskadiko hautesleen konfiantza eskatu du: “Orain Bruselara nola berriro, baina euskal politika ez dut uzten. Euskal agenda daramat orain Bruselara. Gure langileen eta gure enpresen, gure gizarte-antolakundeen eta sindikatuen, ekonomia sozialaren interesak daramatzat. Bruselara daramat euskal sozialismo gobernatzailearekin den aliantza, herritarren interesak, agenda eraldatzaile, berde, feminista, berdinzale, inklusibo nola bakezalea. Horregatik eskatzen diot botoa euskal gehiengo sozialari, ezagutzen nau, badaki gure garela Euskadirentzako bermerik onena. Eskuin muturra gerarazteko boto bakarra gara”.

Eta sozialisten beste garaipen bat iragarri du. “Nahiko lan izango dut astelehenetik, baina beste garaipen sozialista hau ospatzeko ere hartuko dut denbora, jakina. Euskal eta espainiar gehiengo sozialarekin ospatuko dugu eskuin muturrari galga jarri izana, Alderdi Popularrari ezinezko egitea Europako agintea eskuratzea, motozerra lurperatzen dugula eta justizia soziala dela, beste behin, erantzunik onena. Emakumeekin ospatuko dut gure askatasuna ez digutela kendu, gazteekin aukerez betetako euren etorkizuna. Demokraziak, bakeak eta bizikidetzak irabazten dutela ospatu beharra dugu”, adierazi du.

Bestelako emaitza baten ondorioez ohartarazi du hautagaiak. “Eragozteko garaiz gaude, giltzak eskuin muturrari ez emateko garaiz gaude. Hori ez gertatzeko bide seguruena: Botoa Alderdi Sozialistari ematea. Eskuin muturrak Europa ez gobernatzeko berme bakarra gara. Europa suntsitu ez dadin. Motozerrek gure eskubideak ez murrizteko eta justizia soziala zabaltzen joateko bermea gara. Bizikidetzaren, aurrerabidearen eta ongizatearen bermea. Herritarrek apirilean abalatu zuten agenda sozialean Euskadik aurrera egiteko bermea”, azaldu du.

Etxebarria, Mercedesen inbertsioa 

Gasteizko alkateak, Maider Etxebarriak, berea aldetik, sozialistek igandean botoa ematera joateko eta eskuinak eta eskuin muturrak ezker aurrerakoiaren printzipioak arriskuan jartzea eragozteko dei egin du. “Europa gara eta Europa gehiago nahi dugu. Sozialistek oso argi dugu, ezin gara geratu besoak uztarturik eskuina eta eskuin muturra botoa askatasuna, duintasuna eta gizarte kohesioa bezalako balioetan oinarritutako gure printzipioak arriskuan jartzeko mobilizatzen diren bitartean”, adierazi du.

Europako politikak hirian islatzen direla gogoratu du Etxebarriak, eta Mercedesen faktorian Europako funtsekin egin diren inbertsioak, Herrandarren kalearen eraberritzea edo Zaramagaren birgaitzea jarri ditu adibide modura. Horrekin batera, esan du ezkerraren botoa aktibatu beharra dagoela industriako eta laneko politikak hala nola trantsizio energetikoa eta zerbitzu publikoen jarraipena bermatzeko: “Eskubide sozialak eta justizia soziala neurri zehatzekin defendatzen dira, konponbideekin, akordioekin eta egintzekin”. 

Horrekin batera, esan du ezkerraren botoa aktibatu beharra dagoela industria- eta lan-politikak hala nola trantsizio energetikoa eta zerbitzu publikoen jarraipena bermatzeko. “Eskubide sozialak eta justizia soziala neurri zehatzekin defendatzen dira, konponbideekin, akordioekin eta egintzekin”. 

Gasteizko alkateak hauxe esan du bukatzeko: “kutsatutako erabaki judizialen eta lohi politikoaren aurrean, eskuinaren diskurtsoaren aurrean, sozialistek aurrerabidearen eta koherentziaren harresi bat eraikiko dugu”.