Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskadin badago lurzorua politika aurrerakoietan kooperatzeko, badagoelako hori partekatzen duen gehiengo sozial bat”

Enplegu duina, garraio jasangarria edo etxebizitzarako sarbidea herritarren eskaeren artean daudela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Sumar Mugimenduaren zuzendaritzarekin bildu ondoren

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por la Secretaria de Política Institucional, Begoña Gil, y el Secretario de Política Autonómica y Políticas Públicas, Ekain Rico, en la reunión mantenida con la dirección de Sumar Mugimendua | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Euskadin badagoela gehiengo sozial bat zerbitzu publiko indartsuak izatea bermatuko duten eta enpleguaren kalitatea hobetzen, berdintasuna bultzatzen edo etxebizitzarako aukera errazten lagunduko duten politiken beharra partekatzen duena. Buruzagi sozialistak Sumar Mugimenduaren ordezkaritzarekin bildu ondoren adierazi duenaren arabera, badago indar politikoen arteko lankidetzarako espazio bat ildo horretan aurrera egiteko.

“Euskadin badago lurzorua politika aurrerakoietan kooperatzeko. Posible da hori, badagoelako gehiengo sozial bat zerbitzu publikoetatik ahalegin bat egin behar dela dioena izateko osasun-sistema on bat, etxebizitza-politika egoki bat, garraio-sistema efiziente bat, ingurumenarekiko begirunetsua dena… Esango nuke badagoela gehiengo sozial bat enplegu duinarekin, lan-eskubideekin, berdintasunarekin konprometituta dena”, adierazi du.

Alderdi Sozialistak denbora darama esaten #Euskadi-n badagoela lurzoru bat politika aurrerakoietan kooperatzeko.


Posible da hori, badagoelako gehiengo sozial bat uste duena zerbitzu publiko on batzuk izateko erakundeen aldetik ahalegin bat egin behar dela.
Horixe da… pic.twitter.com/Y5wadxZP3U

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 20, 2025

Anduezari Begoña Gil PSE-EEko Erakunde Politikaren idazkariak eta Ekain Rico Politika Autonomikoaren eta Politika Publikoen idazkariak lagundu diote bileran. Anduezaren esanetan, “Alderdi Sozialistak eta Sumarrek badute esperientzia elkarlanean jarduteko beste espazio batzuetan, eta uste dugu hori Euskadin ere gauza daitekeela, betiere erabakimen-esparruak eta guk Gobernuko alderdi gisa eta Sumarrek oposizioko alderdi gisa dituzten eginkizunak errespetatuz”.

Eusko Legebiltzarrean Sumar Mugimenduarekin izan den bilera Anduezak PSE-EEren X. Kongresuaren ondoren euskal alderdi politikoekin bilerak egiteko txandaren barruan kokatzen da. Bestalde, bi alderdietako zuzendaritzen arteko lehen bilera izan da.