Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Anduezak sindikatuekin abiaraziko ditu antolakunde sozial eta politikoekin izango dituen kontaktuen txanda

1. argazkia
Ejecutiva PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak sindikatuekin abiaraziko du Euskal Sozialisten buru aukeratua izan ondoren euskal antolakunde sozial eta politikoekin izango dituen kontaktuen txanda. “Enplegu duina, langileen eskubideak osorik errespetatuta, lehentasuna da Batzorde Betearazle honentzat; eta elkarrizketa soziala, berriz, langileen, enpresa antolakundeen eta erakundeen ordezkariekin akordio emankorrak lortzeko konfiantzazko harremana da, garapen ekonomikoan eta gizarte-ongizatean aurrera egiteko gakoetako bat”, adierazi du Anduezak sozialisten zuzendaritza berriaren aurrean hitz egin duenean. Zuzendaritza Bilbon bildu da gaur lehen aldiz 9. Kongresua izan eta gero.

Sindikatuekin eta patronalekin egingo diren bilerak azaroaren 30ean abiaraziko dira, Euskadiko UGTrekin eta Euskadiko CCOOrekin, eta Teresa Laespada Enpleguaren idazkaria eta Sonia Pérez Politika Ekonomikoaren idazkaria ere izango dira bertan. Beste bilera batzuk ere burutuko dira horren ondoren, eta hirugarren sektoreko antolakundeekin, elkarteekin eta alderdi politikoekin egingo direnekin uztartuko dira. Enplegu arloan PSE-EEk erakundeetan dituen erantzukizunak ere nabarmendu ditu Eneko Anduezak, Idoia Mendia lehendakariordeak zuzentzen duen Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Saila izanez horren adierazlerik garbiena.

Batzorde Betearazleko kideei euren arlo eta lan-taldetako jarduketa-planak martxan jartzeko ere eskatu die, kasu batzuetan berrabiarazteko eta beste batzuetan lehen aldiz eratzeko, hain zuzen.

PSE-EEren idazkari nagusiak “Un nuevo comienzo. Hasiera berri bat” lelopean burutu berria den 9. Kongresuaren balorazioa egin du, eta esan du bete egin duela “gure erakundea hilabeteetako pandemiaren ondoren berrabiarazteko, alegia berriz itzultzeko aukera emateko, eta Euskal Sozialistak, dela erakundeetatik dela alderditik bertatik, euskal gizarteak eskatzen digunari erantzuteko prestutasunik onenean jartzeko helburu bikoitza”. Horrez gain, bihar, azaroak 25, Emakumeen kontrako Indarkeria Desagertzeko Nazioarteko Eguna ospatuko dela nabarmendu du, eta prestatu diren ekitaldietan parte hartzera bultzatu du.