Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Eskuinak jakin behar luke porrot egin zuela U23-an; emaitza ezingo dute aldatu eta Gobernu sozialista bat izango da Espainian”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Secretario General de JSE-Egaz, Víctor Trimiño, y el Secretario General de JSE-Egaz de Bizkaia, Gabriel Arrue | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Pedro Sanchezen etorkizuneko Gobernuari kontra egitea leporatu dio PPri bihar iganderako Madrilen egina duen deialdiarekin, eta uztailaren 23an hautetsontziek utzi zuten mezua ez dutela ulertu aurpegiratu dio popularrei, emaitza aldatu nahian dabiltzalako, porrot egin zutenez boterea lortzeko bere saialdian.

“Eskuina Madrilen bilduko da PPk deituta Gobernuaren aurka egiteko, oraindik bidean bada ere, jardunekoa delako. Baina pena eragiten dit benetan, eskuinak ez duelako ezer ulertu herritarrek hauteskunde orokorreko hautetsontzietan zer esan zuten. Agian errepikatu egin beharko dira, enteratu daitezen, baina jakin behar lukete porrot egin zutela, PPk izugarrizko porrota jaso zuen, eta ezingo du aldatu uztailaren 23an gertatu zena, Pedro Sanchez buru izango duen Gobernu bat izango dugulako Espainian”, adierazi du.

Eneko Anduezak PSE-EEk uztaileko hauteskundeetan lortutako garaipena ekarri du gogora, eta esan du euskal herritarrek arazo sozialak konpondu nahi dituztenean ez dutela jotzen EH Bildurengana edo EAJrengana, Alderdi Sozialistarengana baizik. “El legado de Tomás Meabe, 120 años de Juventudes Socialistas. Tomas Meaberen ondarea, Gazte Sozialisten 120 urte” erakusketaren inaugurazioan hartu du parte PSE-EEko idazkari nagusiak. Erakusketa JSE-Egaz gazte erakundeak antolatu du irailaren 30etik urriaren 1era bitartean egingo duen bere XI. Ohiko Biltzar Nazionalaren harira. Victor Trimiño Gazte Sozialisten idazkari nagusia ondoan zuela, Gazte Sozialistak sortzera bultzatu zituen arrazoiak eta Nuñez Feijooren PPk bultzatzen dituenak kontrajarri ditu Anduezak.

Eskuina Madrilen bilduko da PPk deituta Gobernuaren aurka egiteko, oraindik bidean bada ere, jardunekoa delako.

Baina pena eragiten dit benetan, eskuinak ez duelako ezer ulertu herritarrek hauteskunde orokorreko hautetsontzietan esan zutenaz. pic.twitter.com/1gKkFrVjim

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 23, 2023

Eta atsekabea adierazi du EAJ orain Puigdemonten posizioei begira dabilelako bere profil nazionalista indartzearren: “Espero dut EAJkoak ez dituela nahastuko Waterloora Puigdemont ikustera egindako bisitaldiak. Espero dut EAJk ez duela izango kataluniar ispiluan begiratzeko tentaldirik. Espero dut ez digutela euskal Procés bat eskaini nahiko”.

JSE-Egazeko idazkari nagusiak, Victor Trimiñok, bere aldetik, Tomas Meabe Gazte Sozialistak elkartearen sortzailearen profil antimilitarista azpimarratu du, eta kontzientzia askatasunaren defendatzailea eta nazionalismoaren kontrakoa nola izan zen ekarri du gogora. Tomas Meaberen figura da, hain zuzen, erakusketaren ardatz nagusietako bat.