Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “AHTa Bilbora eta Gasteizera iristea berri bikaina da; badirudi zenbaiti izorratu egiten diela sozialisten lidergoak”

1. argazkia
Eneko Andueza, Secretario General del PSE-EE | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, abiadura handiko trena Bilboko eta Gasteizko hirietara iristeko Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean lortutako konpromisoa “berri bikaina” dela azpimarratu du, eta EAJko arduradun instituzional batzuen jeloskortasunari egotzi dio azken orduan sortutako kritikak.

“EAJi gehiago zion ardura argazkian ateratzeak benetan axola denak baino, hots, ATH errealitatea izango dela, hori iragarri baitzuen atzo ministroak Arriola sailburuarekin batera. Berri bikaina da Abiadura Handiko Trena errealitatea izango dela eta, batez ere, konponbide alternatiboak izango dituela lehenbailehen gauzatu ahal izateko. Zenbaiti izorratu egiten die sozialistek proiektu jakin batzuetan duten lidergoak. Errealitate eztabaidaezin bat dago hemen, eta da PSOEren, Espainiako Gobernuaren, PSE-EEren eta Eusko Jaurlaritzako sailburu sozialisten konpromiso politikoa Abiadura Handiko Trena errealitatea izan dadin”, azaldu du.

Eneko Anduezak Estatuko Aurrekontu Orokorren harira lortutako akordioak ere aipatu ditu, eta baita Pedro Sánchezen Gobernuaren jarraipena ere, ziurtzat emanez. 

https://twitter.com/enekoandueza/status/1456564016957071361?s=20

“Ez dago soberan etor daitekeenaz ohartaraztea. Herrialde-eredu bat eraikitzen ari bagara, eskubide sozial jakin batzuk indartzen ari gara, eta hori arriskuan dago, gogoan izan behar dugu hori, inor ez dadin erlaxatu, ez Gobernuko partaideak ez oposizioko alderdi batzuk. Izan ere, etor daitekeena hondamenezkoa izan daiteke herrialdearen interesentzat. Eta kontua ez da Gobernu ez hain txar bat dugula, Gobernu on baten aurrean gaude, eskuinaren eta ultraeskuinaren aurrerapenari galga jartzen dio, gainera, eta hori garrantzitsua da, eta Europan sozialdemokraziak duen goranzko joeraren ildotik doa”, adierazi du.

EAJk ezker abertzalearekin lortu izandako akordioak ekarri ditu gogora buruzagi sozialistak, eta arbuiatu egin ditu zenbait udaletan lortutako hitzarmenen eta Euskadin ezkerreko indarrean artean akordio bat lortzeko aukeraren inguruan nazionalistek egin dituzten kritikak. 

“Eusko Alderdi Jeltzaleari ileak tente jartzen zaizkio norbaitek mahai gainean jartzen duenean etorkizunean zer gerta daiteken, baina gogoratu beharra dago EAJk, beste gauza batzuen artean, Estatutu berri horren oinarriak hitzartu izan zituela ezker abertzalearekin eta ez zela ezer gertatu une horretan. Ez gara gu izan ezker abertzalearekin hitzartu izan dutenak, Madrilen Aurrekontu batzuk eta udal batzuetan unean uneko kontu batzuk kenduta. Gainera, esan beharra dago horietan EAJk ez digula ematen behar den egonkortasunik. Eta gogoratu beharra dago, adibidez, EAJ Lizarrara joan zela Batasunarekin ETAk artean hiltzen gintuenean, edo EHrekin ados jarri zela Trapagarangoa edo Lasarte-Oriakoa bezalako udaletatik sozialistak kanporatzeko edo, are, Bildurekin Aurrekontu batzuk hitzartzen ari direla Nafarroako Gobernuan, Bildurekin Aurrekontu batzuk hitzartzen dituen Nafarroako Gobernu horren parte direlako. Tira, hamaika adibide daude. Uste dut ez dagoela urduri jarri beharrik. Ez da komeni urduri jartzea. Orain, zentratuta egon behar dugun gauzetan egon behar dugu zentratuta, egoera honetatik irteten alegia, bermeekin irten ere, inor atzean utzi gabe. Eta, etorkizunean, ikusiko da zertarako, norekin ez da horrenbeste axola", adierazi du.

Eneko Anduezarentzat, Euskadik egun duen autogobernu maila ez balioesteko akatsean erortzen dira nazionalistak Estatutua oso-osorik bete behar dela aldarrikatzen dabiltzan bitartean, Euskal Sozialisten aldarria ere badena.

“Euskadin, bildutako 100 euroetatik 96 geuk kudeatzen ditugu. Estatutuaren betetze maila oso handia da. Oraindik badira burutzeko dauden gauzak, hala da, baina Gobernu honen borondatea da emandako hitza betetzea, egutegi hori betetzea eta burutzeke dauden transferentziak betetzea. Errealitate objektibo bat dago, eta hau da, Euskadin autogobernu maila oso altua dugula, ziurrenik Europako altuenetakoa, altuena ez esatearren. Noizean behin balioan jarri behar dugu eraikitzeko gauza izan garen guztia. Gainera, harro sentiarazten nau transferentzia gehienak, edo horren ehunekorik handiena, beti sozialisten eskutik heldu izan direla ikusteak", azaldu du.