Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Bisita Euskaltzaindiara

Eneko Andueza: “Euskadiren pluraltasunak aho batezko legeak eskatzen ditu, herritar guztiak kontuan hartuko dituena euren ideologiaz, jatorriaz edo klase sozialaz harago”

PSE-EEren idazkari nagusiak espero du “datozen egunetan” akordio bat lortzea etorkizuneko Hezkuntza Legearen oinarriei buruz

“Euskara apriorismo politikoetatik urrundu” behar dela defendatu du Euskaltzaindiaren egoitzara egindako bisitan

1. argazkia
Eneko Andueza, Nora Abete y Pau Blasi visitan Euskaltzaindia | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, “kontsentsu zabalen” alde egin du datozen urteetako Euskadi eraikitzera deiturik dauden politiketan, eta gogoratu du herrialdearen pluraltasunak eta konplexutasunak “Euskadiko herritar guztiak kontuan hartuko dituen legeak” eskatzen dituela, edozein dela ere horien “ideologia, jatorria edo klase soziala”.

Eneko Anduezak hitz horiek esan ditu Euskaltzaindiaren egoitzara egin duen bisitaren amaieran. Euskararen Erret Akademiaren zuzendaritzak egin dio harrera Anduezari bisita egitean, haren presidente Andrés Urrutia buruan zela, eta “euskara apriorismo politikoetatik urruntzearen eta euskara herritar guztiek nahi duten hizkuntzan bizitzeko askatasunarekin batera defendatzen jarraitu ahal izateko bidea aurkitzearen” alde egin du.

Kazetarien galderei erantzunez, buruzagi sozialistak adierazi du “datozen egunetan” akordio bat espero duela EAJrekin etorkizuneko Hezkuntza Legearen norabidearen oinarriei buruz, eta esan du PSE-EE “ukondoz ukondo” ari dela lanean bere gobernukidearekin diferentziak konpontzeko.

Euskadiren pluraltasunak herritar guztiak kontuan hartuko dituen aho bateko legeak eskatzen ditu (Estatutua, Eskola Publikoaren Legea, Euskararen Legea...), euren ideologiaz, jatorriaz edo klase sozialaz harago.
Euskarari buruzko manikeismoetatik urrunduz, eleaniztasuna defendatzen dugu. pic.twitter.com/6YqeL4KKZQ

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 23, 2022

Andrés Urrutia Euskaltzaindiako presidentea, bere aldetik, pozik agertu da PSE-EEren ordezkaritzak egindako bisitarengatik: “Eskerturik gaude PSE-EEren idazkari nagusiaren bisitarengatik, eta espero dugu topaketa honek balio izatea etorkizuneko proiektuak aktibatzeko. Euskaltzaindia beti dago zabalik erakundeekin eta alderdi politikoekin elkarrizketatzeko, baita horiekin euskararen alde kolaboratzeko ere, euskara euskal herritar guztiena delako eta hizkuntzak Euskal Herriko biztanle guztien parte-hartzea behar duelako bere normalizazio prozesuan”, adierazi du Urrutiak.