Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2022

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Lan erreforma urrats erraldoia da prekarietatearen kontrako borrokan”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak legeria berriaren, enpleguaren bilakaera positiboaren, fiskalitatearen, eskulan gabeziaren edo talentua sortzearen gaineko balorazioa egin du Confebask-ekin.

1. argazkia
Reunión entre el PSE-EE y la dirección de la patronal vasca, Confebask | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Anduezak, PSE-EEren idazkari nagusiak, Espainiako Gobernuak onartu duen lan erreforma “urrats erraldoia” dela esan du prekarietatearen eta lan-kontratuetan nahi ez den behin-behinekotasunaren kontrako borrokan, eta amaiera ematen diola PPren inposizioari eta laneko legerian eskubideak kentzeari. Euskal Sozialisten buruzagiak araudi berriaren balorazioa egin du euskal patronalaren Confebask erakundearen zuzendaritzarekin, Eduardo Zubiaurre bere presidentea buruan dela, burutu izan duen bileraren ondoren. Araudi hori Diputatuen Kongresuko gehiengoak berretsi behar du.

“Lan erreforma urrats erraldoia da prekarietatea borrokatzeko eta enplegua sortzen laguntzeko. Gizarteko eragileen arteko eta Gobernuaren eta horien arteko akordioaren emaitza izatearen bertutea du. Ideologien gainetik dago, eta sekulako urratsa da lan duinaren eta prekarietatearen kontrako borrokaren aldeko apustuan. Galdetu beharra dagoena da zer interes ari diren defendatzen horren aurka direnak, ez direnez ari ez langileen interesak ez enpresarien interesak, sinatutako akordioak erakusten duenez”, esan du Eneko Anduezak. Miguel Ángel Morales PSE-EEren Antolaketaren idazkaria eta Begoña Gil Erakunde Politikako idazkaria izan ditu alboan adierazpen horiek egitean.

#lanerreforma urrats erraldoia da prekarietatea borrokatzeko eta enplegua sortzen laguntzeko.

Gizarteko eragileen eta Gobernuaren arteko akordioaren emaitza izatearen bertutea du.

@Confebask-ekin batera aztertu dut gaur legeria berria.

#Cumplimos pic.twitter.com/A78MrLm4Pg

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 11, 2022

Anduezak azpimarratu duenez, “lan erreformarako akordioaren berri ona enpleguaren jokabide oso onarekin batera dator, pandemiaren aurreko zifretara heldu baita, errekorra lortuz Gizarte Segurantzako afiliazioan. Espainian 20 milioitik gora dira enpleguarekin eta Euskadin 980.000, eta langabeziak behera egin du, baita gazteen eta emakumeen langabeziak ere”. Enpresariekin burututako elkarrizketa-mahaian mintzagai izan dira beste batzuk ere, esaterako fiskalitatea, lan merkatuaren eraldaketa eta eskulanaren urritzea edo talentua sortu eta eusteko beharra.