Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

Eneko Andueza: “Sozialisten ekarpenek hobetu egin dituzte etorkizuneko Hezkuntza Legearen oinarrien funtsezko ardatzak”

1. argazkia
Eneko Andueza, en el pleno de Parlamento Vasco que aprobó las Bases del futuro sistema educativo de Euskadi.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, etorkizuneko Hezkuntza Legea zedarrituko duten oinarrietan Euskal Sozialistek egindako ekarpenak nabarmendu ditu dokumentu hori behin betiko onartu aurretik egon den eztabaidan. Aipatu dokumentuak Eusko Legebiltzarreko indar politiko gehienen onespena jaso du. “Gure Hezkuntzaren etorkizunari buruz, gaur egun, ideien kontraste eta hausnarketa sakonago bat baldin badugu, sozialistek aurkeztu izan ditugun objekzioengatik da, hain zuzen ere”, adierazi du. Anduezak azpimarratu duenez, akordio horren oinarrietan daude eskola publikoaren indartzea, hirueletasuna edo emaitzen ebaluazioa bezalako gaien gainean burututako eztabaidak eta lortutako konpromisoak, negoziazio luze baten amaieran lortu izan dena.

 

🗣️ @enekoandueza: "Ekarpen sozialistek etorkizuneko Hezkuntza Legearen oinarrien ardatz nagusiak hobetu dituzte"

✅ hezkuntza publikoa,
✅ hirueletasuna,
✅ emaitzen hobekuntza. #HacemosEuropa pic.twitter.com/nAVNQnZdrD

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 7, 2022

Zirriborroaren lehen bertsioarekin ados ez egoteko hiru arrazoiak zehaztu ditu buruzagi sozialistak. Zirriborro hori zen, izan ere, Ponentziaren presidenteak prestatu zuena aurreikusitako agerraldiak amaitu ondoren. Lehenik eta behin, PSE-EEren ustez hasierako testu horretan ez zen Eskola Publikoaren aldeko apustu irmorik egiten hezkuntzaren eskubidearen eta ikasle guztien aukera berdintasunaren bermatzaile gisa. Ez zen ere erantzun egokirik ematen hezkuntza sistemako hizkuntzen erabileraren gainean, Euskadiren errealitate soziolinguistikotik urrundurik zegoen proposamen bat zelako. Eta, azkenik, ez zitzaion beharrezko garrantzirik ematen hezkuntza sistemako emaitzen ebaluazioari.

PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu du onartuko den legeak ordeztuko duela 1993 Euskal Sozialistek sustaturiko Euskal Eskola Publikoaren Legea, eta azken horren sustatzaileak inspiratu zituzten orduko balioen oinordekoa izan behar duela, izan. Halere, esan du euskal gizartea aldatu egin bada azken 30 urteotan hezkuntza sistemari ere eraldaketa hori ezin zaiola arrotza izan. Eta azpimarratu du erronka demografikoak, ikasle etorkinekiko arreta edo hezkuntza berezia izan behar direla beste lehentasunak, eta egungo sare publikoan eta itundutakoetan dagoen ikasleen %50eko banaketaren egoera itzultzen lagunduko duen publifikazio baten alde egin du.