Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #oroimenhegoak 2022 JSE-Egaz sariak

Eneko Andueza: “Oroimenari buruzko politikek gertatutakoaren konplexutasuna jaso behar dute, bizikidetza sendoago bati bide ematearren”

PSE-EEren idazkari nagusiak Oroimen Hegoak sarien banaketan ohartarazi duenez, Gogoraren lanak ez du aldez aurreko akordiorik ordezkatu nahi

1. argazkia
Foto de familia de los Premios Oroimen Hegoak de JSE-Egaz 2022 | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, “eragileen pluraltasunean” oinarrituko den eta “gertatutako guztiaren konplexutasuna” jasoko duten oroimen politikak defendatu ditu, Euskadin bizikidetza sendoagoa gorpuzten lagunduko duten adostasunak lortzeko oinarri gisa. Anduezak gogoeta hori egin du Euskadiko Ezkerraren Gazteak (JSE-Egaz) ematen dituen Oroimen Hegoak sarien banaketan. 2022ko edizio honetan, zehazki, Agustín Ibarrola artistaren, La Oreja de Van Gogh musika taldearen eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Zentroaren ibilbideak saritu ditu.

“Eginkizuna ez da memoria bat goitik behera inposatzea, gobernuek esanez jendeari zer pentsatu eta zer esan behar duten gure iragan hurbilaz. Oroimenari buruzko politikek eraginkorrak izan nahi badute, eragileen pluraltasunean oinarritu behar dira eta gertatutakoaren konplexutasuna jaso behar dute. Euskadin eginkizun horri heltzeko gai izango garela espero dut, hots, bizikidetza sendoago baten oinarri izango diren adostasunetan aurrera egiteko”, adierazi du gazteria sozialistak asteburu honetan Donostian burutu dituen jardunaldien klausuran. Ekitaldi horretan Errusiak Ukrainari egindako erasoa ere gaitzetsi izan da.

Oroimenari buruzko politikek gertatutakoaren konplexutasuna jaso behar dute, bizikidetza sendoago bati bide ematearren.

Horregatik, EAJrekin gauzatu genuen Gobernu akordioan Bizikidetzarako Itun Soziala jaso genuen, zoru etikoa ezabatu ordez fokua zabaltzea bilatzen duena. #OroimenHegoak pic.twitter.com/Uz5ihh5Ycf

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 27, 2022

Gogora Institutuak “Euskadin memoriaren gizarte-eraikuntzarako oinarri partekatuak” deritzanak prestatzeko ekindako lana aipatu du buruzagi sozialistak Miramar Jauregian. Gobernu akordioak Bizikidetzarako Itun Sozial bat jasotzen duela PSE-EEren ekimenez gogoratu du Anduezak, ideia hau garatuko duena: ez lehen, ez orain, ez dela egongo terrorismoa justifikatuko duen arrazoi politikorik.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak otsaileko eta martxoko “egun latzak” ekarri ditu gogora, hilabete horietan hil baitzituen ETAk Fernando Buesa, Enrique Casas, Fernando Múgica, Joseba Pagaza, Isaías Carrasco, Juan Priede eta Froilán Elespe. Eta Eduardo Madinak eta Esther Cabezudok ere saialdiak jasan zituzten. Anduezak ohartarazi du kontua ez dela aurreko akordioren bat ordezkatzea, baizik eta “zeharkakotasun izaera eta zentzu etiko sakona duen bat lortzea, gertatutakoaren egia bilatuko duena eta herrialdearen pluraltasunaren, demokrazioaren eta giza eskubideen errespetuan oinarrituko dena”.

“Ez da aurreko batzuen ordezko akordio bat. Ez da orain dela urte batzuk finkatu genuen zoru etikoa ezabatuko duen kontsentsu bat. Eta politika edo alderdiak ere ez ditu atera nahi memoria kontuetatik. Aitzitik. Bilatzen duguna fokua zabaltzea da, eragile gehiago gehitzea. Terrorismoaren amaierako beharrezko eztabaidan begirada berriak eta ahots berriak gehitzea da”, azaldu du.

Eta ohartarazi du: “Sozialistok, bitartean, geure printzipioak defendatzen jarraituko dugu. Memoriaren eta biktimen erreparazioaren alde lanean segituko dugu. Terrorismoaren bidegabekeria eta iraganean hori babestu zutenen erantzukizuna seinalatzen jarraituko dugu. Eragindako bidegabeko kaltearen aitortza erreklamatzen jarraituko dugu. Edozein motako parekatzeak saihesten jarraituko dugu. Pluraltasuna eta askatasuna defendatzen jarraituko dugu, zeinarengatik hainbat eta hainbat pertsona erailak izan ziren Euskadin. Horiek dira, gaur egun, etorkizunerako gure tresnarik onena”.

Víctor Trimiño JSE-Egazen idazkari nagusiak ere gaitzetsi egin du Errusiak Ukrainari egindako erasoa. Horren aurretik, ordea, adierazi du askatasunarentzat ez dagoela “artea bezalako agertoki hobeagorik” Ibarrolari eta La Oreja de Van Gogh taldeari emandako sariak aipatzean, eta esan du Memoriaren Institutuari egin zaizkion erasoek berresten dutela horren lana traba bat dela ahanztura nahi dutenentzat eta terrorismoaren deslegitimazioa onartu nahi ez dutenentzat.

“Biktimak beti gutako bat izango dira”, adierazi du, Patxi López lehendakariaren hitzak gogora ekarriz. Gazte sozialistei ETA eta bere inguruaren mehatxuen urterik ilunenetan askatasunen aldeko bere konpromisoaren bidez terrorismoari aurre egin eta gailendu egin zitzaizkiola gogoratuz eman dio amaiera, Trimiñok, bere jardunari.