partekatu
Eneko Andueza: “Pedro Sanchezen politikek gehiengo sozial baten proiektuari, herrialde-proiektu bati erantzuten diote”
Euskadiko eta Kataluniako hauteskundeetako emaitza onak PSOEren eta Pedro Sanchezen Gobernuaren politiken ondorio ere badirela adierazi du PSE-EEko idazkari nagusiak Sevillako 41. Kongresuan
Alderdi Sozialistak Espainian “gehiengo sozial batek horrela nahi duelako” gobernatzen duela azpimarratu du Eneko Anduezak, PSE-EEko idazkari nagusiak, eta eskuinak jarri nahi dituen oztopo ugariren arren, Pedro Sanchezen Gobernuaren lorpenak eta politikak “gehiengo sozial baten, herrialde proiektu baten proiektuari” erantzuten dietela esan du. Horren haritik, sozialistek Euskadin eta Katalunian lortu izan dituzten emaitzak PSOE osoaren meritu ere badirela nabarmendu du Sevillan.
“Gobernuak normaltasun politiko eta sozialera itzuli du Katalunia, Generalitateko PSC presidente bat izaten lagundu du. Eta PSOE osoak lagundu du nazionalistak dauden tokietan sozialistak orain dela lau urte baino indartsuago egoten. PSOEren proiektua gehiengoen proiektu bat da, proiektu sozial bat da, herrialde proiektu bat. Eta euskal sozialistek geure hondar alea jarri izan dugu, hain zuzen ere, proiektu horretan, harro jarri ere, azken hiru urtetan izan diren bost hauteskunde hitzorduetan gora eginez”, adierazi du.
Euskadiko Alderdi Sozialista geure hondar alea jartzera gatoz #41congresoPSOE-ra Sevillara, bihartik aurrerak @psoe-k beste orri bat zabal dezan bere historian herri honek aurrera egiten eta modernizatzen segitzeko. #EspañaAdelantaPorLaIzquierda pic.twitter.com/cupz4vwuxu
— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 30, 2024
Andueza izan da PSE-EEren ordezkaritzaren buruan PSOE andaluziar hirian egiten ari den 41. Kongresuan, eta Pedro Sanchez buru duen alderdiaren zeregin historikoa nabarmendu du. “Sozialistek bere ukabil eta letrarekin idatzi izan dute herri honen eraikuntzaren historia”, adierazi du. Eta ekonomiak bizi duen “une aparta” azpimarratu du, “batzuek politikan ezarri nahi duten zaratatik urrun”.
“Pentsioak igo dituen Gobernu bat dugu, LGS igo duena, eskubide gehiago eta enplegu hobea ematen dituen Lan Erreforma bat onartu duen Gobernu bat dugu, kalteberak babesten dituen Etxebizitza Lege bat onartu duena, benetako berdintasunera garamatzaten legeak onartu dituena, ehunka mila lanpostu salbatu dituena edo frankismoak duintasuna zapaldu izan zietenei, horiek ahanzturara kondenatzen jarraitu nahi dutenak gorabehera, Lege Demokratikoaren bidez itzularazi die”, zehaztu du.
Buruzagi sozialistak goratu egin du Espainiako Gobernuak EBn eta Next funtsen kudeaketan egindako politika, eta Teresa Ribera erantzukizun goreneko postuetan, Batasunaren Presidenteordetzan, jarri izan duela gogoratu du, “herrialde honetako eskuinaren muturrak mutur”. Eta PSE-EEk horretan “harrotasunez” lagundu izan duela adierazi du, alkate eta zinegotzi gehiagorekin, Gasteizko alkatetza berreskuratuz, foru gobernuetan botere gehiago izanez, europar hauteskundeetan garaipenetik hurbil egonez, 10 urteren ondoren hauteskunde nagusiak irabaziz eta azken hauteskunde autonomikoetan emaitza galanta lortuz, eserleku gehiagorekin eta Eusko Jaurlaritzan askoz erantzukizun gehiagorekin”, esan du.
Maider Etxebarria Gasteizko alkatea akten idazkari izendatu dute PSOEren 41. Kongresuaren hasieran, Mahaian diren bost postuetako baterako, alegia. Mahai horrek gidatuko du biltzarraren garapena, Juan Espadas andaluziarra buru dela.