Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Donostian, iraganeko errezetek ez dute dagoeneko balio garai honetan”

Marisol Garmendiaren aurkezpenean, PSE-EEren idazkari nagusiak esan du gipuzkoar hiriburua ezin dela geratu “atzera begira”, ezta ere “konformismoan murgilduta”.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la candidata a la Alcaldía de Donostia, Marisol Garmendia, el Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa y Diputado Foral de Medio Ambiente y Obras Hidráulicas, José Ignacio Asensio, y la concejala de Igualdad, Solidaridad y Derechos Civiles del Ayuntamiento de Donostia, Ane Oyarbide | Fuente: Socialistas Vascos

Donostiak garai berri bat ireki behar duela esan du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, hiriak dituen beharretan aurrera egiteko. Andueza Donostiako alkatetzarako hautagai sozialistari, hots, Marisol Garmendiari, egon da laguntzen horren aurkezpen ofizialean. Marisol Garmendia donostiar udaleko Ekologia, Osasun Publiko, Garapen Ekonomiko eta Enplegu arloko zinegotzia da gaur egun.

 “Donostian iraganeko errezetek ez dute dagoeneko balio garai honetan. Erronkak handiegiak dira, eta munduari begiratzeko genuen modua goitik behera aldatu zaigu. Hiri honek hasiera berri bat behar du gizarte, iraunkortasun eta berdintasun gakoan. Txipa aldatu behar da”, adierazi du.  

Buruzagi sozialistarentzat, Donostiak bultzada berri bat behar du eremu ezberdinetan aurrera egiteko, hiriaren berroneratzean, kasu, pertsonak erdigunean jarrita, edo etxebizitza duinak bermatzen, gazteek ez dezaten hiritik joan beharrik izan. “Horregatik, kudeaketarako gaitasuna, ezagutza eta enpatia duen alkate bat behar dugu. Marisol Garmendia behar dugu buruan, badakielako nola egin eta ezagutzen duelako hiria. Ez gara heldu berriak. Badakigu zertaz ari garen”, esan du.

#Donostia-k garai berri bat ireki behar du datorren #M28-an hiriak dituen beharretan aurrera egiteko.

Eta hori ez da etorriko EH Bilduk eta EAJk proposatzen dituzten iraganeko errezetetatik, @PSE_Marisol-en eta @SocialistasDono-ren eskutik baino ez da etorriko hori. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/lldxh8o2sx

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 4, 2022

Eneko Goiari eta Juan Karlos Izagirreri eutsi nahi dioten “ospetsu zaharren alderdiak” kritikatu ditu Eneko Anduezak. “Batek ez daki erantzuten eta higadura nabari zaio; besteak, berriz, nahikoa nahastu gintuen atez atekoarekin eta Igeldo desanexionatu nahi zuen. Ezin gara berriro horra itzuli”, adierazi du.

PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu du badela gobernatzeko beste modu bat, eta erakundeen arteko elkarrizketa eta koordinazioa defendatu ditu. “Kogobernantza hori da Sozialistak garatzen ari garena pandemia lehertu zenetik. Hor dago gobernu-erantzukizunak hartzen dituenean guztiengan, eta ez bakarrik euretakoengan, pentsatuz egiten duen alderdi baten sinadura eta egiteko modua”, adierazi du.

Marisol Garmendiaren Donostiako alkatetzarako hautagaitzaren aurkezpen ofizialeko ekitaldia Kursaaleko Muka jatetxean egin izan da, giro lasaian eta musika zuzenean dela. Ekitaldian, María Jesús Arias donostiar militante sozialistak eta Ane Oyarbide Donostiako PSE-EEren zinegotziak ere hitz egin dute.

Marisol Garmendiak esan du Donostiak “lidergo oso hurbila” behar duela, “donostiarren kezkei entzungo diena, adostasunak eta Hiri-hitzarmenak ehuntzen jakingo duena mugikortasun jasangarria, hiritarren segurtasuna edo etxebizitza publikoa –bereziki, alokairu-erregimenean, gazteen eskariari erantzuteko– bezalako gaietan. Ildo horretan, hitz eman du alkate aukeratua izaten bada egingo duen lehen gauza “hiriko sektore eta erakunde ezberdinei deitzea” izango dela, “bide-orri adostu eta helburu partekatu batzuk zehazteko”.

@PSE_Marisol-en hautagaitzaren aurkezpena #Donostia-ko alkate izateko @enekoandueza-rekin, @asensioji-rekin, @aneoyar-ekin eta María Jesús Ariasekin.👏🏻👏🏻👏🏻👏🏻🌹🌹🌹#HacemosEuskadi pic.twitter.com/0Gy3qgHXQ9

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 4, 2022