Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Hiru transferentziak oso aurreratuta daude eta laster zehaztuko dira”

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroarekin bildu da Madrilen transferentzien negoziazioa nola doan errepasatzeko

Topaketan Denis Itxaso Gobernuko ordezkariak ere hartu du parte, eta “kargu sozialisten lana eta ahalegina” goratu du Anduezak topaketaren ondoren

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, conversando con el ministro de Política Territorial y Memoria Democrática, Ángel Víctor Torres, en Madrid | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, oso balorazio positiboa egin du Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean Aldirietako trenbideak, errefuxiatuen autonomia pertsonalerako fasea laguntzeko baliabideak eta atzerriko unibertsitate tituluen homologazioak transferitzeko garatzen ari diren negoziazioen martxari buruz.

Anduezak bilera bat egin du Madrilen Angel Victor Torres Lurralde Politikako ministroarekin. Bilera horretan izan da Denis Itxaso Gobernuaren Euskadiko ordezkaria ere. Topaketaren ondoren, uste sendoa azaldu du “oso aurreratuta” dauden hiru transferentziak “laster zehaztuko” direnaz, eskualdaketen segurtasun juridikoa bermatzeko behar den denbora kontua dela iritzita.

@avtorresp ministroarekin bildu ondoren, esan diezazueket laster zehaztuko direla Aldirien, errefuxiatuen autonomia pertsonalerako fasean laguntzeko baliabideen eta atzerriko unibertsitate titulazioen homologazioaren transferentziak. #Cambiaelguion pic.twitter.com/LjigiO6Brj

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 24, 2024

“Negoziazio hauetan kargu sozialistek bi aldetatik, bi exekutiboetatik, egiten ari diren lana eta ahalegina azpimarratu nahi dut, oroz gain. Transferentzien Batzorde Mistoan deitu eta finkatu ditugun epeak zehaztu ahalko direlakoan nago”, adierazi du Anduezak.

PSE-EEko idazkari nagusiak negoziazioek duten zailtasuna nabarmendu nahi izan du, balorazio tekniko eta ekonomiko oso konplexuak behar izan ohi dituztelako zenbait kasutan. Eta bi aldeek erakutsitako erabakimena azpimarratu du berriro, bai lehenbailehen zehaztu daitezen, bai erabiltzea eragotziko ez duten segurtasun juridiko bat bermatzearren, Konstituzio Auzitegian helegiteak jarrita, duelako gutxi transferentzia batzuekin gertatu izan den bezala, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrerarekin, esaterako.