Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Lan-eskubideak sozialismo indartsu batekin bakarrik daude bermatuta, Alderdi Sozialistaren eta UGTren bidez”

PSE-EEko idazkari nagusirentzat, Nicolas Redondo Urbietak ulertu zuen langile klasea zela gizartea eraldatzeko “motorrik onena”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante su intervención en el homenaje a Nicolás Redondo Urbieta | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, balioa eman dio Nicolas Redondok langile klasearen eskubideen arloan eta laneko eskubideen defentsan utzi duen legatuari. Langile klasearen eskariak erakundeen bidez bideratzeko politikak artikulatzearen premia eta garrantzia defendatu du Anduezak. “Lan-eskubideak sozialismo indartsu batekin bakarrik daude bermatuta, Alderdi Sozialistaren eta UGTren bidez. Nicolas Redondok ulertu zuen borroka sindikala eta langile klasearen borroka zirela gizartea eraldatzeko motorrik onena, baina Alderdi Sozialista indartsurik gabe, boterera iritsi eta Gobernura heltzeko gai izango zenik gabe, borroka hori porrotera kondenaturik zegoela”, adierazi du.  

Nicolas Redondo Urbieta UGTko idazkari nagusi ohi eta diputatu sozialista ohiari egindako omenaldian –iragan urtarrilaren 3an hil zen–, Anduezak lider sindikal historikoa goraipatu du, sozialisten olinpoan” jarrita, eta PSOEren eta UGTren berreraikuntzan giltzarri izan zela azpimarratu du. “Nicolas, batez ere, Langileen Batasun Orokorra berriz ere historikoki zegokion tokian jar zedin borrokatu zuen pertsona izan zen”, adierazi du.

Egungo sozialistak “gure aurretik egon zirenen oinordekoak besterik ez gara”, esan du Eneko Anduezak. “Izen-abizenak dituen ondare baten kudeatzaileak. Hezur-haragizko protagonistak dituena”, esan du. Eta Marcelino Camachorekin batera Espainian sindikalismoa instituzionalizatzeko Nicolasek egin zuen ekarpena nabarmendu du.

Nicolas Redondori omenaldia eginez, gure historiaren onena gogorarazten dugu. Gure aurretik egon zirenen oinordekoak besterik ez gara, hezur-haragizko protagonistak dituen ondare baten kudeatzaileak. Sozialismoaren Olinpo horretan, Nicolas Redondok toki nabarmena du. pic.twitter.com/aoPep5IyU6

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 16, 2023

Egungo negoziazio kolektiboa lortzeko Nicolas Redondok bete zuen eginkizuna ere nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak. Eta langile klasearen onerako eskuratutako aurrerapen batzuk aletu ditu, adibidez, Konstituzioak libre afiliatzeko eta grebarako eskubidea jaso izana, Askatasun Sindikalaren Lege Organikoa edo Langileen Estatutua.

“Herrialdea aldatu da, ekonomia aldatu da eta aldatu dira aldarrikapenen formak eta helburuak; alabaina, ez da aldatu gure borrokaren motorra, hots, langile klasearen duintasunaren aldeko borroka. Eta, borroka horretan, Nicolas Redondok harengana beti zuzentzeko erreferente izaten jarraitzen du”, esan du.