partekatu
Eneko Andueza: “Nazionalistek independentziaz baino ez dute hitz egiten kanpaina honetan, eurei bakarrik interesatzen zaizkien gauzez”
PSE-EEko idazkari nagusiak eskuina eta eskuin muturra geratzeko benetan balio duen botoa ematera deitu du Muskizen, sozialistek gobernatzen duten udalerrietako batean
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du sozialistak direla hauteskunde hauetan Europaz hitz egiten eta ekimenak proposatzen ari direnak, alderdi abertzaleek ez dutela inolako konponbiderik aurkezten Batasunak datozen bost urteotan heldu beharko dien arazoentzat.
“Argi ari da geratzen sozialistak garela herritarrei benetan axola zaien gauzez hitz egiten ari garen bakarrak, Europaz hitz egiten ari garenak, gainerakoak nor bere obsesioei emanik direlako: EAJ, Europatik europar funtsen bidez heldu izan diren 3.000 milioi baino gehiago kritikatzen; EH Bildu, euren betiko identitate-auziaren obsesioekin, orain EAJ ere arrimatu nahi duen independentzia lortzeko helburu horrekin. Elkartze independentista batez ari dira oraintxe bertan hitz egiten, bere helburu bakarra eurei bakarrik interesatzen zaizkien gauzez hitz egitea delarik”, adierazi du.
Sozialistak gara Europan herritarrei benetan axola dieten gauzez hitz egiten dugun bakarrak.
Batzuek ez dakite aitortzen Espainiako Gobernuak europar funtsen bidez Euskadiren garapenerako egin duen ekarpena. #VotaConLaZurda #BozkatuPSOE pic.twitter.com/84uVXxnO54
— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 4, 2024
Anduezak Muskizera egin du bisita eta zorionak zabaldu ditu udal-hauteskundeen ondoren Edu Briones alkate bihurtu duen garaipen sozialistagatik, baina beste alderdi politiko batzuk euren barne borrokei bakarrik emanik egotea deitoratu du, Sumar eta Podemos alderdiei erreferentzia eginez, eta PPren kontrako hitzak esan ditu. “Alderdi Popularra daukagu, Pedro Sanchez Moncloatik botatzea beste helbururik ez duena, eurak santxismoa deitzen dioten horrekin akabatu nahian, eta berdin-berdin zaie guztia. Are eskuin muturrari, Voxi eta Juntsi ari dira eskaintzen mozio bat aurkezteko aukera Moncloara heltzeko. Duintasun guztia galdua dute. Dena berdin-berdin zaie. Zeharo desesperatuta dabiltza. Onena da PPri beti gauza bera gertatzen zaiola, ohituta gauzkate kanpainaren azken astera heldutakoan hanka sartzera eta erantzukizun minimo bat ere ez duen alderdi bat direla erakustera”, azaldu du.
“Oso-oso pozik nago PSOE egiten ari denaz, ez bakarrik kanpaina honetan, baita Europan ere iragan legegintzaldian, eskubide eta askatasun gehiago lortzeari eta eskuina eta ultraeskuina geratzeari emanik”, adierazi du, jarraian botoa sozialistei ematea eskatzeko eskuin muturrari galga jartzeko helburua gauzatu dadin.