Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialisten eragin handiagorekin hobetutako eta berritutako itunek eman diote Euskadiri aurrera egiteko aukera”

PSE-EEko idazkari nagusiak “herria egiteak” eta “herritarrei gero eta gutxiago axola zaien utopia identitarioetan ez galtzeak” duen garrantzia azpimarratu du

Vitoria-Gasteizko alkateak, Maider Etxebarriak, politika aurrerakoiak aplikatzerakoan Alderdi Sozialistak betetzen duen “euskal ezker baliagarriaren” rola nabarmendu du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria, en el encuentro mantenido con regidores y diputados forales socialistas | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Euskadiko erakundeetan sinatu diren akordioetan agertzen den sozialisten aztarna handiagoa aldarrikatu du, euskal herritarrei ongizate eta aurrerabide handiagoa dakartena. Herritarren benetako kezkak konpontzera zuzentzen den bide horretatik jarraitzeak duen garrantzia azpimarratu du Anduezak, indarrak EAJk eta EH Bilduk nahi duten bezala tirabira eta zatiketa besterik eragiten ez duten identitate-auzietara zuzendu ordez. “Sozialisten eragin handiagorekin hobetutako eta berritutako itunek eman diote Euskadiri aurrera egiteko aukera”, adierazi du. 

Vitoria-Gasteizen PSE-EEko kargu instituzional lokal eta foraletakoekin izan duen bilera batean, buruzagi sozialistak elkarrekin lotu ditu bere alderdiak politiketan eragiteko duen gaitasuna eta pandemiaren ondorio ekonomikoak edo Errusiak Ukraina inbaditzean sortu zuen ezegonkortasuna gainditzeko emandako erantzuna. “Erronka izugarriak dauzkagu mahai gainean, eta orain pentsaezinak zaizkigun beste batzuei ere erantzun beharko diegu, baina gure langile klasearekin eta euskal gizartearen osotasunarekin dugun konpromisoari helduta egingo diegu aurre horiei guztiei”, esan du. 

Eneko Anduezari deigarria egin zaio PSE-EEk alkatetza duen udalerrietan izan diren erreleboetan emakumeek hartu duten protagonismoa, eta esan du oso harro dagoela “sozialistek erakundeetatik egin izan duten eta egiten jarraitzen duten lanaz”, eta euskal gizarteak aitortza egin diola lan horri azken urteotan izan diren hauteskunde ezberdinetan babesa Alderdi Sozialistari emanez. “Herria egiten jarraitzera, lanean segitzera animatzen zaituztet, gutxienez orain arte egin izan duzuen bezala”, adierazi du.

Kargu sozialistei zuzentzean, buruzagiak ez erlaxatzeko eta autokonplazentzian ez erortzeko esan die, herritarren konfiantza “egunero irabazten eta berritzen delako”. “Zuek zarete alderdiaren aurrea, errealitatetik eta kaletik, euskaldunei zer gertatzen zaienetik, hurbilen zaudetena”, nabarmendu du.

Sozialisten eragin handiagorekin duela oso gutxi hobetutako eta berritutako itunek eman diote Euskadiri aurrera egiteko aukera.

Horrek egiten du, benetan, herria. Eta ez gero eta interes gutxiago sortzen duten identitate-utopia independentistetan galtzeak… pic.twitter.com/641bl2WZgD

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 4, 2024

“Hori bai dela herria egitea. Gobernatzea, kudeatzea eta desberdintasunen kontra borrokatzea, udalerri eta foru erakundeetara zaretena, garena, helarazteko: euskal sozialistak. Eta hau da helaraz nahi nizuen beste ideia: gogoratu beti, sozialistak zarete. Horrek esan nahi du ikuspegi horrek, pultsio horrek, gauzak egiteko era horrek alegia, sozialisten erak gidatu behar zaituztetela zuen eguneroko betekizun politikoan”, adierazi du.

Udalerrien eta lurralde historikoen ongizatea handitzeko balioko duten politikak egitearen alde azaldu da PSE-EEko idazkari nagusia, eta horrek “zerbitzu publiko gehiago eta hobeagoak” esan nahi du, esaterako garraioan, hezkuntzan edo osasungintzan. “Geure DNAn dago. Eta elkarrizketa eta kolaborazioa. Horrela izan da beti”, azpimarratu du. 

Etxebarria, eskua zabalik, hiri irekia

Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkateak, bere aldetik, tokiko erakundeen egitekoa azpimarratu du, herritarrengandik “hurbilen daudenak eta haiekin gehien elkar eragiten dutenak direlako”, bere esanetan. Ildo horretan, Etxebarriaren iritziz, hurbiltasun horrek “gure proiektua indartzeko, politika aurrerakoak ezartzeko eta euskal ezker baliagarria Alderdi Sozialista dela erakusteko aukera ematen digu”. Eta hainbat ekimen aipatu ditu, esaterako autonomoentzako “txekea”, Adinekoentzako Bulegoa eta etxebizitza publikoa sustatzeko Eusko Jaurlaritzarekin egindako hitzarmena. 

Gasteiztar errejidoreak esan du ituna positiboa dela beti herritarrentzat, eta adibide gisara jarri ditu arabar hiriburuan legegintzaldi honetan lortutako azken akordioak, besteak beste Aurrekontuen, ordenantza fiskalen eta Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren onarpena.

“Sozialistek eskua luzatzen jarraituko dugu Vitoria-Gasteizek aurrera egin dezan”, adierazi du. Eta “inbertsioa erakartzeko kalitateko enplegua sortze aldera bere industria-potentziala aprobetxatzeko gai izango den Vitoria-Gasteiz batez, hiri irekiago batez, nazioartekoago batez, memoriaren arloan mundu osoaren ikusmiran jarri izan gaituen terrorismoaren biktimei buruzko Nazio Batuen konferentzia hartzeko gai izan denaz, gozatzen jarrai dezagun” lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du. 

Maider Etxebarriak, era berean, sozialistek gobernatzeko duten era goratu du, udalerriak toki “atseginagoak, hobeak, zerbitzu publiko onekin eta ongizate-maila altukoak izan daitezen”. “Justizia soziala, ekologia eta feminismoa kontuan izango dituzten hiri eta herriak”, azpimarratu du.

Bileran izan dira, halaber, honako herri hauetako alkateak: Trinidad Zarza, Zanbranakoa; Beatriz Gamiz, Ermukoa; Maite Arana, Larraulkoa; Marijose Blanco, Portugaletekoa; Cristina Laborda, Irungoa; Mitxel Montes, Iruña Okakoa; Eduardo Briones, Muskizkoa; Miguel Angel Gomez Viar, Trapagakoa; Jon Iraola, Eibarkoa; Mikel Serrano, Zumarragakoa; eta Agustin Valdivia, Lasarte-Oriakoa.

Baita ere Bilboko eta Donostiako alkateorde eta udal-bozeramaile direnak, hots, Nora Abete eta Ane Oyarbide, hurrenez hurren; Cristina Gonzalez eta Jose Ignacio Asensio ahaldun nagusiordeak; Teresa Laespada, Azahara Dominguez, Ana del Val eta Sonia Perez foru diputatuak; Jon Nogales foru diputatua; Batzar Nagusietako bozeramaileka, hots, Josu Lopez Ubierna, Alberto Albistegui eta Goyo Zurro; eta Batzar Nagusietako Mahaiko kideak, hots, Jesus Zaballos eta Eva Jimenez; Miguel Angel Morales PSE-EEko Antolaketa idazkariaz, Begoña Gil Erakunde Politikaren idazkariaz eta Victor Garcia Arabako Antolaketa idazkariaz gain.