Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Forum Europa-Tribuna Euskadi

Eneko Andueza: “Sozialistek hiri atseginagoak eta iraunkorragoak nahi ditugu, jende guztiarentzako direnak”

PSE-EEko idazkari nagusiak adierazi du M28-an “etorkizuneko proiektu baten bermea” dagoela jokoan, Forum Europan euskal hiru hiriburuetarako hautagaien, hots, Maider Etxebarriaren, Nora Abeteren eta Marisol Garmendiaren aurkezpenaren harira

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a las candidatas a las alcaldías de Vitoria-Gasteiz, Bilbao y San Sebastián, Maider Etxebarria, Nora Abete y Marisol Garmendia, en el Fórum Europa-Tribuna Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek hirietarako duten proiektua azpimarratu du Forum Europa. Tribuna Euskadin Maider Etxebarria, Nora Abete eta Marisol Garmendia hautagaiekin Gasteizko, Bilboko eta Donostiako alkatetzetarako hautagaitzen aurkezpenerako egin den ekitaldian. Hiri inklusiboak eta pertsona guztiak eroso sentituko diren udalerriak eraikitzeko beharra aipatu du Anduezak, PSE-EEren proposamen-programa laburtzen duen parametroak izango dituena, hau da: “hobeto hazi, hobeto bizi, elkar hobeto zaindu”.

“Sozialistek hiri atseginagoak eta iraunkorragoak nahi ditugu, jende guztiarentzako direnak. Euskal Sozialistek Euskadi osorako nahi dugun herrialde-ereduaren ildotik etorriko da, energia berriztagarrien edo ekonomia zirkularraren alde eginda. Hobeto bizitzea eta hiri zaintzaileak eta inklusiboak eraikitzea proposatzen digu; horixe da, gaur egun, gure erronka handietako bat. Horixe dugu jokoan maiatzaren 28an. Etorkizuneko proiektu baten bermea”, adierazi du.

Hiru hautagaien ezaugarriak azaldu ditu gero buruzagi sozialistak: “emakume aurrerakoiak, langileak, sekulako ibilaldi eta prestakuntza dutenak, ahozko hizkuntza mordoa batzen dute hiruren artean”. Anduezarentzat, ezin hobetu islatzen dute “sozialistak buru izatera deiturik gauden XXI. mendeko Euskadi berri hori”. Hirurak PSE-EEko Batzorde Exekutiboko kideak direla ere nabarmendu du, “sozialisten belaunaldi berri bat alderdiaren buruan jartzearekin bat”. Eta gogoratu du sozialistek 2021ean “Un nuevo comienzo. Bide berria” izenburuarekin egin zuten azken kongresua dela, hain zuzen, “gure hirientzat eta Euskadiko hiri eta udalerri nagusientzat proposatzen ari garena”.

🗣️ “Sozialistek hiri atseginagoak eta iraunkorragoak nahi ditugu, jende guztiarentzako direnak”.

PSE-EEren idazkari nagusiak, @enekoandueza-k, adierazi du #M28-an “etorkizuneko proiektu baten bermea” dagoela jokoan. #DefiendeLoQuePiensas #VitoriaGasteiz #Bilbao #Donostia pic.twitter.com/UiOc23SExD

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 19, 2023

Eneko Anduezak azaldu du sozialistek hasiera berri hori ari direla sustatzen mugikortasunean, enpleguaren sorreran, hiriaren plangintzan edo hiri eta udalerrientzako hazkunde iraunkorrean. “Kontua ez da horrenbeste orain arte egindakoarekin apurtzea, baizik eta ikuspegi berri batetik, sentsibilitate berri batetik heltzea, datozen urteetarako nahi dugun hiriaren eta herriaren gaineko ikuspegi berri batekin”, adierazi du.

Eta Donostian burutu berria den Udal Konferentzia aipatu du. “Hor antolatu ziren mahai-inguruak eta eztabaidak lagungarri izan ziren ikusteko proiektu sozialistak duen sendotasuna, proiektu jantzia, kontrastatua, herritarren arazo berehalakoenak konpontzera zuzendua dena, baina erronka handi horiek ere bistatik kendu gabe, heldu beharrean garen eraldaketa horiei ere begia kendu gabe, batzuk, gainera, premia berezikoak direnak Euskadirentzat (erronka klimatikoa, erronka demografikoa, industriaren digitalizazioa...). Sendotasun hori are nabarmenagoa da euskaldunen egunerokoari eragiten dioten erakunde guztietan orain gobernatzen egoteagatik, Espainiako Gobernutik hasi eta Euskadiko azken udalerriraino”, adierazi du.

Anduezak kudeaketa on horren adibide bezala jarri ditu hiru hautagaiek aurrera atera dituzten politika batzuk; esate baterako, Gasteizen Maider Etxebarriak eta Donostian Marisol Garmendiak sustatu izan dituzten Enplegu Planak, fokua kolektibo kalteberenetan, hots, gazteengan, emakumeengan edo 45 urtetik gorakoengan jartzen dutenak. Nora Abetek Bilbon mugikortasun jasangarriaren alde egin duen lan ona ere goratu du. “Politika horiek erakusten dute badela gobernatzeko beste modu bat, beste sentsibilitate bat, badela beste begirada bat gure hirientzat”, esan du.