Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Donostia

Eneko Andueza: “Sozialistek konpromiso argia dugu ingurumenarekin, eta ez dugu onartuko ez aitzakiarik, ez atzerapenik gure etorkizuna kolokan den erabakietan”

PSE-EEren idazkari nagusiak baztertu egin du trantsizio energetikoa auzitan jarriko duten “enpresa, alderdi edo erakundeekin” eskuzabal aritzea.

Next funtsekin edo sozialisten sinadura daramaten lege eta politikekin sistemaren eraldakuntzarako egindako ekarpena azpimarratu du “Crecer mejor. Hazkunde eredu berria” jardunaldiaren klausuran

1. argazkia
Eneko Andueza durante la jornada “Crecer mejor. Hazkunde eredu berria” en Donostia. Fuente: Socialistas Vascos

Enpresa eta alderdi batzuk esaten ari dira berrogeialdian jarri behar dela trantsizio energetikoaren aldeko apustua.
Sozialistek konpromiso argia dugu ingurumenarekin. Ez dugu onartuko aitzakiarik, ezta atzerapenik ere gure etorkizuna kolokan jartzen duten erabakietan #HacemosEuskadi pic.twitter.com/7iVDTTdjCV

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 21, 2022

Anduezaren esanetan, onartezina da gure gizarte-eredua zehazten duten kontsentsuak arriskuan jartzea, pasa den hamarkadan gertatu zen moduan, eskuinak krisia erabili zuenean gastu publikoa murriztu eta Ongizate Estatua auzitan jartzeko. “Eta orain ere ari da gertatzen, egun batean bai este bestean ere bai, enpresa, alderdi edo erakunde batzuetatik trantsizio energetikorako apustua berrogeialdian jarri beharra aipatzen digutenean. Hori ezin dugu onartu. Euskadik ezin du hori onartu. Ezta Espainiak ere, edo Europak edo munduak”, gaineratu du.

Buruzagi sozialistarentzat, gaur egun gai horiek jorratzeko den “erabakimena, bulkada eta esparru politikoa nola aurrekontuzkoa” ez litezke berdinak izango sozialisten ekarpenik gabe. Anduezak balioa eman dio Next Generatiion funtsek sortzen ari diren inpaktu positiboari.

“Europar Batasunak zor bateratuaren plan bat egin du, lehen aldiz, inbertsioei heltzeko. Horretarako dago Europa. Horregatik da hain garrantzitsua Sozialistak egotea agintean Europan. Ez gizon beltzezko Europa. Ez austeritateko Europa. Bidezko aurrerabidearen, berdintasunaren eta modernitatearen Europa baizik”, azaldu du. Eta Euskadira dagoeneko zuzendu diren 819 milioi euroak ekarri ditu gogora, euskal ekonomian giltzarri diren arloetan lankidetza publiko-pribatuko 11 EBEPEz (Ekonomia Berreskuratzeko eta Eraldatzeko Proiektu Estrategikoak) gain.

Anduezaren hitzetan, erantzun “erreala eta eraldatzailea” dira, eta “ez litzateke berdina” Sozialisten erabakimenik gabe, eta gasari prezioa jartzeko gehieneko sabaiaren salbuespen iberikoa onartu izana jarri du adibidetzat. Eta pertsona zaurgarrienen ekonomia arinduko duen neurri hori lortzeko Pedro Sánchezen Gobernuak egindako lana nabarmendu du.

Euskadin eta Espainian 2050. urterako berotegi-efektuko gasen isurpenetan neutroa izango den ekonomiaren helburua lortzeko Sozialistak eraikitzen ari diren arauen corpusa ere ez du ahazterik nahi izan PSE-EEren idazkari nagusiak. Horren erakusle dira Espainian berritsuki onartu diren aldaketa klimatikorako eta trantsizio ekologikorako legeak. Lege horiek onartze bidean dira Euskadin ere.

Horretaz guztiaz gain, buruzagi sozialistak klima aldaketaren kontra hainbat eskumen-esparrutan sozialisten sinadura daramaten beste arau garrantzitsu batzuk aipatu ditu, hala nola Teresa Ribera ministroak Espainian sustatutako Hondakin eta Lurzoru Kutsatuen Legea, Iñaki Arriola sailburuaren eskutik etorri diren Euskadiko Ingurumen Administrazioaren eta Ondare Naturalaren Legea, edo José Ignacio Asensio foru diputatuak Gipuzkoan bultzatu izan duen ekonomia zirkularra sustatzeko plana.

 

José Ignacio Asensio, eraldaketa eskubideekin

Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak egin ditu moderatzaile lanak analisirako lehen mahaian, eta Espainian zein Euskadin ekonomian, industrian edo ingurumenean aurre egiten ari diren aldaketei erreparatu die. “Eraldaketa horren lantzaren punta gara, baina hori ezin da egin edozein modutara, eskubideekin egiten da”, azaldu du Asensiok, jarraian ABEE, Gizarteratzeko Gutxieneko Diru-sarrera, gutxieneko soldataren igoera eta eskubide horiek bermatzea xede duten beste mekanismo batzuk bezalakoak aletzeko.

Industria eta Enpresa Txiki eta Ertainerako idazkari nagusi Raül Blancok, bere aldetik, esan du Ukrainako gerrak agerian jarri duela industria-sektore indartsu bat izateko beharra, aurreikusi gabeko egoeretan erantzuteko gai izango dena, eta azaldu du iragan otsailean, inbasioaren aurretik, aurreikus zitezkeen baino askoz ziurgabetasun gehiago daudela orain. Izan ere, bai industria bai beste sektore ekonomiko batzuk susperraldi-prozesu bat bizi zuten pandemiaren ondoren. “Gerrarekin, bizitzea egokitu zaigun mundu ez-ziur honetako mehatxuei aurre egiteko industria indartsu bat izatearen beharra mahairatu da”, adierazi du.

Blancok esan du 4.000 milioi euroko balioa duten deialdiak abian daudela funtsak mota guztietako enpresetara zuzentzeko, eta arbuiatu egin ditu alderdi batzuk Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilentzia Planaren harira funtsak azkarrago eman ditzatela erreklamatuz egindako kritikak. “Garrantzitsua zera da, laguntzak sektorearen ikuspegitik heltzea, enpresetara ikuspegi zabalagoa duten proiektuak bermatzeko heltzea, hain zuzen ere”, adierazi du.

Lina Gálvez eurolegebiltzarkide eta Historia eta Erakunde Ekonomikoen katedradunak herritar guztien ongizatean eragingo duen eta orientazio behinena desberdintasunaren aurkako borrokan jarriko duen hazkunde ekonomikorako eredu bat eraikitzeko den premia azaleratu du. “Birpentsatu beharra dugu ondo nola hazi, eta horrek era iraunkor eta bidezkoagoan egitera garamatza”, esan du.

Ekonomiaren digitalizazioari erantzuteko prestakuntzak duen garrantzia ere azpimarratu du Gálvezek. “Ikusi egin behar da digitalizazioak, adimen artifizialaren garapena bezalako fenomenoek, nola eragin dezaketen enplegu kopuruan, aurrea hartu behar diogu prozesu horri, prestakuntzarekin, batik bat”, adierazi du. Linaren ustez, genero-arrakala bezalako alderdiak ere ez dira bazterrera utzi behar.

 

Marisol Garmendia, indarra eta sinesgarritasun politikoa

Bigarren mahaian, berriz, Marisol Garmendia Donostiako alkateorde eta Ekologia eta Osasun Publikoko zinegotzi denak hartu du hitza. Haren esanetan, Espainiako Gobernua “legezko tresna guztiak eskaintzen ari da ingurumen politikak Euskadiko herri eta hiri guztietan jorratu ditzagun, eta baita Next funtsak bezalako baliabideak ere, baina, batez ere, indarra eta sinesgarritasun politikoa nola hiritarra ari zaigu ematen politika horiei heltzerakoan, Pedro Sánchez presidentearen bulkada eta uste sendoari esker”. Eta José Ignacio Asensiok Zubietako ingurumen-gunea abian jartzeko ekimena azpimarratu du, “konpondu egin duelako hiri-hondakinak kudeatzeko aspalditik genuen arazoa”.

PSOEren Bidezko Trantsizio Ekologikorako idazkariak, Marc Ponsek, Teresa Ribera ministroaren taldekoa bera, klima aldaketaren aurkako borrokaren alderdi positiboez hausnartu nahi izan du, “herrialdearentzat aukera bat” direla iritzita. Eta Gobernu sozialistaren erabakimena eta Mariano Raxoiren agintaldian PPren exekutiboak, “eguzkiaren zerga eta berriztagarrien geldialdia” tarteko, izandako jarrera pasiboarekin kontrajarri du. “Guretzat lehentasuna dena, bigarren mailakoa da eskuinarentzat”, adierazi du. “Gure alderdiarengatik ez balitz, egundoko aukera galduko zuen herrialde honek”, azpimarratu du.

Aldaketa klimatikoaren ondorioak borrokatzeko erronkari aurre egiteko orduan erakunde guztien koordinazioa ere azpimarratu du Ponsek. “Tokitokik estatuz gaindikoraino egin behar da lan”, esan du. Eta gizarte osoari eragiten dion arazo bati aurre egiteko orduan zientziak duen garrantzia azpimarratu du. “Geure esku dago arazoa konpontzea”, adierazi du.

Antxon Olabe ingurumen-ekonomialari eta aldaketa klimatikoan, trantsizio energetikoan eta garapen iraunkorrean aditu denarentzat (hirugarren presidenteordearen kolaboratzaile izandakoa da hori ere), “historikoa” da krisi klimatikoaren kontrako borroka lideratzeko erabakia. PPko Gobernuaren ekintzarekin kontrajarri du hori Olabek, eta esan du gobernu hark Europako eskakizunek “behartuta” aritzen zela, “hankak arrastaka” zituela.

“Trantsizio energetikoa martxan da dagoeneko Espainian”, esan du Teresa Ribera ministroak eta Cristina Narbona PSOEko presidenteak herrialdean energiaren mapa berri bat eratzeko egindako ekarpena gogoratu eta gero. Olaberentzat, ingurumenari buruzko kontuek kezka handia eragiten diete espainiar herritarrei, eta Ukrainako gerrak agerian jarri du ezin dela egon erregai fosilen hornidura kontrolatzen duten tiranoen interesen menera. Eta gaineratu du: “EAJ sekula ez da egon eroso aldaketa klimatikoaren eztabaidan, kanpora begiratzea eskatzen duelako”.