Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratian

Eneko Andueza: “Sozialistok herri hau eraldatuko dugu eta herritarrei etorkizun bat bermatuko diegu, politikan ez gaude eroso egoteko”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Euskal Sozialistek erakundeetan egingo duten lana eta aliantzen politika sekula ez dela gidatuko erosotasun irizpideekin, eta bere bokazioa "herrialdea gidatzea" eta herritarrei agertzen zaizkien beharrei eta euskal gizartea aurre egin beharrean den erronkei erantzutea izango dela.

“Sozialistok ez gaude politikan eroso egoteko. Herrialde hau eraldatzeko gaude, herritarrei etorkizun bat bermatzeko, bistan ditugun etorkizuneko erronka horiei guztiei heltzeko: aldaketa klimatikoaren kontrako borroka, emakumeen indarkeriaren kontrakoa, berdintasuna, hezkuntza, osasungintza, etxebizitza, pentsioak... hamaika gauza...Eta digitalizazioa edo produkzio-prozesuen eraldakuntza bezalako erronka berriak”, azaldu du.

Eneko Anduezak Euskadi Irratiari eskaini dio lehen elkarrizketa PSE-EEren buru hautatua izan ondoren –botoen %95,30 lortu zituen larunbatean izandako hauteskunde primarioetan–, eta harridura azaldu du EAJk egindako kritikengatik PSE-EEk udal batzuetan lortutako akordioengatik eta EAJk arrazoi etikoak aipatu izanagatik EH Bildurekin dituzten harremanen harira.

“Bitxia eta deigarria da leku jakin batzuetan, EAJk egonkortasuna bermatzen ez digunetan, unean uneko akordio batzuetara heltzeagatik aurpegiratzen digutena, ETA gure bizitzetan ez dagoela hamar urte igaroak direnean, sozialistek ekarpen aktiboa egin izan genuenean hori gerta zedin, eurek ez zutenean erreparorik izan Lizarrara joateko Batasunarekin ituna egitera ETA hiltzen ari zen bitartean”, azaldu du.

Eta esan du ezen, hala eta guzti, PSE-EEk eutsi egongo diela Euskadiko erakunde gehienetan EAJrekin dituen akordioei, alderdi “serioa delako eta emandako hitzari leiala zaiolako”, eta “itunek baliagarriak direla erakutsi dutelako”. “Eraikitzeko garaia da, ez urduri jartzekoa”, adierazi du.

🎙️ @eajpnv alderdiak eskuak burura eramatea @ehbildu-rekin unean uneko proiektuetan akordioak lortu ditugulako ETAk hiltzeari utzi zionetik 10 urte igarota direnean, EAJ Lizarrara joan zenean ETAk hiltzen jarraitzen zuen bitartean, nahiko deigarria da.

📻 @radioeuskadi pic.twitter.com/GlMhYCFlEV

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 31, 2021