Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eusko Legebiltzarra

Eneko Andueza: “Euskal Sozialistek emakumeen protagonismo ekonomiko eta soziala indartzen duten berdintasun beteko proiektu bat defendatzen dugu”

PSE-EEren idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrean “emakumeen kontrako indarkeria, soldata arrakala eta pobreziaren feminizazioa borrokatzeko” onartu izan den Berdintasunerako Lege berrian biltzen diren tresnak azpimarratu ditu

1. argazkia
Eneko Andueza interviene en el Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Eusko Legebiltzarrean defendatu du gaur “emakumeen protagonismo ekonomiko eta soziala indartzeko” urteetan zehar “sozialistak defendatzen ari garen berdintasun beteko proiektua”. Proiektu hori Genero Indarkeriaren kontrako Legea, Abortuaren Legearen erreforma, Mendekotasunaren Legea edo lan erreforma bezalako ekimenetan gauzatu izan da, hain zuzen. “Berdintasun politikak bultzatu eta horien zeharkakotasuna nabarmendu behar dugu lege guztietan, herritarren erdia osatzen duten emakumeek eskubidea dutelako eremu guztietan kontuan hartuak izateko. Justizia sozialarengatik, herri gisako duintasunagatik”, adierazi du.

🟣 #lanerreforma bezalako legedia izan arren indarrean, soldata arrakalak emakume aurpegia izaten jarraitzen du.

Lege honekin, Euskal Sozialistek emakumeen protagonismo ekonomiko eta soziala indartzen duten berdintasun beteko proiektu bat defendatzen dugu.

✅#Cumplimos pic.twitter.com/fXbji7fjbq

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 3, 2022

Legebiltzarreko bozeramaile ere denak arau “feminista eta eraldatzaile” horren garrantzia azpimarratu du Euskal Ganberak onartu duen Berdintasun Legea aldatzeko eztabaida saioan, eta esan du “oraindik desberdintasuna nagusi den errealitateak” aldatuko dituela. Horren haritik, lege berrian “emakumeen kontrako indarkeria, soldata arrakala, pobreziaren feminizazioa edo erabakitzeko organoetan ordezkaritza txikiagoa borrokatzeko urratsak emateko” lege berrian aurreikusten diren tresnak azpimarratu ditu.

Eneko Anduezak arau berria aurrera ateratzeko sozialistek burutu izan duten lana aldarrikatu du, baina baita Euskadin zein Espainian gizarte eraldatu duten beste lege batzuk ere, berdintasunaren mesedetan, betiere. Hala, lan erreforma nabarmendu du, “oraindik orain emakume aurpegia duen” soldata arrakala murrizten lagunduko duena, edo Genero Indarkeriaren kontrako Legea, “Gobernu sozialista batek sustatuta gaitz horren biktima diren emakumeen babesa indartu duena”, haren esanetan. Baita, halaber, Mendekotasunaren Legea ere, zeinaren bidez “hiru milioi emakume kobratzen hasi ziren etxean pertsonak zaintzeagatik”, gaineratu du.

“Izan ere, zuek, emakumeok, herritarren erdia zaretenok, eskubidea duzue politika arduratzen den eta administrazioak kudeatzen duen eremu guztietan kontuan hartuak izateko. Justizia sozialarengatik. Herri gisako duintasunagatik. Zeren eta, gauza bat dut garbi. Denok ez dugu berdin gobernatzen. Batzuk emakumeen kontra gobernatzen dute; beste batzuk, berriz, berdintasunaren gakoan gobernatzen dugu. Horixe da gure konpromisoa”, esan du amaitzean.