Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Betearazlea

Eneko Andueza: “Euskal Sozialistek hauteskunde guztietan agertzen dugun lidergo bokazioarekin erantzun behar dugu”

PSE-EEko idazkari nagusiak Batzorde Betearazlea bildu du 2023an lehen aldiz, begirada udal eta foru hauteskundeetan jarrita

“Brasilen ikusten ari gara hautetsontzietatik irtendako gobernuen zilegitasuna zalantzan jartzearen arriskua, nazionalistek Patxi Lopezekin egin zuten moduan eta egun eskuinak Pedro Sanchezekin egiten duen bezala”, adierazi du Anduezak

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al Secretario de Organización del PSE-EE, Miguel Ángel Morales, durante la reunión de la Comisión Ejecutiva | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Batzorde Betearazleak 2023an egin duen lehen bileran, esan du Euskal Sozialistek maiatzeko foru eta udal hauteskundeetan ordezkaritza handitzeko lanean jardungo dutela, egungo alkateen berrautaketaz gain beste udalerri batzuetan ere lidergoa lortzearren.

“Badakigu Euskadiri hobeto joango zaiola udaletan, batzar nagusietan eta diputazioetan sozialista gehiago egonez. Badakigu zerbitzu publikoak, adinekoentzako arreta eta enplegua aterako direla garaile, horiek direlako gure lehentasunetako batzuk, baina baita ere aurrerapen gehiago egongo direla garraioan eta mugikortasunean, iraunkortasunean edo fiskalitatean. Itxaropen horiei oraindik lan gehiagorekin erantzun behar diegu, egiterik bada, eta hauteskunde guztietan beti agerian egon behar duen lidergo bokazioarekin”, adierazi du Anduezak.

🗣@Enekoandueza: “Euskal Sozialistek hauteskunde guztietan agertzen dugun lidergo bokazioarekin erantzun behar dugu” #HacemosEuskadihttps://t.co/IvKog6p3dn

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) June 9, 2023

Brasil, gobernuei zilegitasuna ukatzearen arriskua 

Euskadiko Batzorde Betearazleak, halaber, babesa erakutsi nahi izan dio Lula da Silva Brasileko presidenteari eta herrialde horretako demokraziari, eta deitoratu egin du horren kontra egiteko saialdi oro, igandean Bolsonaroren zaleek egindako ekintzen ondoren. “Argi ikusten dugu hautsontzietatik irten den gobernu baten zilegitasuna zalantzan jartzearen arduragabekeria, edo gauza bera dena, hautesleen erabaki legitimoa auzitan jartzearena. Euskal Sozialistak gertaera oso mingarrien lekuko izan gara, nazionalistek, bai ezker abertzaleak bai EAJ alderdiak, auzitan jarri zutenean Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuaren zilegitasuna, eta orain ere halaxe ari gara ikusten egunero, Pedro Sanchez buru den Gobernuarekin eta herrialde honetako eskuinaren eta eskuin muturraren jarrera onartezinarekin”, adierazi du Eneko Anduezak.

Nicolas Redondo gogoan

Duela gutxi hil izan den Nicolas Redondo Urbieta ere gogoratu nahi izan du Batzorde Betearazleak. UGT eta PSEren gidari izan zena Kongresuko diputatua izan zen 1977an, 1979an, 1982an eta 1986an Euskal Sozialisten zerrendetan, eta zuzendaritzako kide. Batzorde Betearazleak doluminak helarazi zizkion familiari pasa den astean Eneko Anduezaren bitartez, eta askatasunak lortzearen alde hark egin zuen lana azpimarratu izan du, Ramon Rubial edo Eduardo Lopez Albizu Lalo bezalako beste historiko batzuekin batera diktadura frankistaren kontra eta, halaber, ETA talde terroristaren kontra borrokatu zuenez. Laneko eskubideen eta eskubide sozialen aldeko bere borroka ahaztu gabe, ibilbide sindikal luzea egin baitzuen zituen printzipioekin eta langileen alde zuen irmotasunarekin.