Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskal Sozialistak erreferentzia gara hiri atseginagoak eta iraunkorragoak eraikitzen”

PSE-EEren idazkari nagusiak alkateen kudeaketaren bidezko ezker ez nazionalistaren lidergoa aldarrikatu du Portugaleten, “milaka euskaldunentzat itxaropen bat” dena.

Udal hauteskundetarako koordinazioa izan da jomugan Llanos Castellanos PSOEren Erakunde Politikako idazkariarekin egindako bileran

1. argazkia
Eneko Andueza, Llanos Castellanos y Mikel Torres en Portugalete | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak esan du sozialistak egunero ari direla lanean ongizate handiagoko udalerriak eraikitzen, bizitzeko gero eta egokiagoak eta iraunkorragoak izan daitezen, eta alkate sozialistek egindako kudeaketak ezker ez nazionalistaren erreferentzia izatera daramatzala. Anduezak bilera bat izan du Portugaleten Llanos Castellanos PSOEko Justizia, Erakunde Harremanak eta Funtzio Publikoaren idazkariarekin, Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi eta bizkaitar hiri horretako alkate denarekin eta militante eta kargu publiko nola organiko batzuekin. Topaketa datozen udal-hauteskundeak prestatzeko kontaktuei begira burutu izan da.

Bilera @mllcastellanos @PSOE-ren Justizia, Erakunde Harremanak eta Funtzio Publikoaren idazkariarekin datozen udal-hauteskundeak prestatzeari begira.

Mikel Torres #Portugalete-ko alkatearekin batera Zubi Esekia ikusteko denborarekin. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/W6znv1brbf

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 27, 2022

 “Sozialistek erantzukizun handia dugu gure udalerrietan, eta halaxe dugu Euskadin ere. Milaka herritarren itxaropena gara, kudeaketa onaren erreferentzia garelako, hiri atseginagoak eta iraunkorragoak, pertsonentzat pentsaturik eta asmo handiz garaturik direnak, eraikitzeko erreferentzia, modernotasuneranzko bidean. Hemen gaude sozialistak, ezker ez nazionalistaren erreferentzia gara, eta, zorionez, herritarrek bizitza-kalitatea eta zerbitzu on batzuen bermea izatea ahalbidetzen duten alkate sozialistak ditugu, hemen, Portugaleten, gertatzen ari den bezala”

Eneko Anduezak azpimarratu du euskaldunen egunerokoari eragiten dioten erakunde guztietan ari direla gobernatzen sozialistak, eta Portugaleteko kudeaketa jarri du adibide gisa, beste erakunde batzuetako gobernua ahaztu gabe, esaterako Europar Batasunean, Espainiako Gobernuan, Eusko Jaurlaritzan edo aldundietan. Eragin horri esker, krisiari beste erantzun bat ematea eta bidezko susperraldi ekonomikoa ekarriko duten politika publikoentzat orientazio sozial handiagoa ematea ahalbidetzen ari dela azpimarratu du Anduezak.

Gizarte-ezkutu indartsu bat izateak duen garrantzia ere azpimarratu du buruzagi sozialistak, “inor bere zoriari emanik uztea eragotziko duena”, eta adierazi du bai Espainian, bai Euskadin dauden politika sozialistak erantzuna ematen ari direla pandemiak eta Ukrainako inbasioak eragindako egoera ekonomiko zailari. Horrez gain, hazkunde iraunkorra ahalbidetzen duten tresnak gauzatzen sozialistek erakutsitako lidergoa goraipatu du, eta Next Generation funtsak jarri ditu adibide gisa, zeinaren bidez Euskadik 819 milioi euro jaso baititu dagoeneko, edo Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana abian jarri izana.

 “Gobernu guztietan gaude, Euskadiko eta Espainiako herri txikienetakoetatik hasi eta Europako erakunde nagusietaraino. Herri hau gidatzen ari gara, Europa gidatzen ari gara, politika garrantzitsuak gidatzen ari gara Euskadin eta udalerri askotan, eta nabaritzen da sozialisten eskua. Nabaritzen da, orientazio guztiz ezberdina ari garelako ematen pandemiatik eta Ukrainako gerraren ondorioz sortutako horren egoera zailari aurre egiteko politikei”, adierazi du.

Eta gaineratu du: “Europako funtsak jauzi kualitatiboa ari dira izaten, inflexio-puntua dira egoera zailei erantzuterakoan, batez ere, eskuinak 2008an hasi zen krisiari aurre egiteko erabili zituen tresnekin alderatzen badugu. Oraingo honetan, helburua da giza ezkutu bat sortzea eta Europak gobernuen eskuetan jarri izan dituen funtsak behar bezala erabiltzea; krisiari irteera iraunkorra eman nahi diogu, berdinzalea, inor atzean gera ez dadin”.