Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Betearazlea

Eneko Andueza: “Lan erreformak onurak ekarriko dizkie euskal langileei, baina nazionalistak horri ezetza ematen ari dira fundamenturik gabeko aitzakiekin”

PSE-EEren Batzorde Betearazleak espero du “sen ona nagusituko dela” osteguneko bozketan.

Euskal Sozialisten zuzendaritzak Portugaleko Alderdi Sozialistaren garaipen “eztabaidaezina” ospatu du, eta Antonio Costa zoriondu du

1. argazkia
De izquierda a derecha: Alfredo Retortillo, Teresa Laespada, Begoña Gil, Eneko Andueza, Miguel Angel Morales, Sonia Pérez | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, lan erreforma babesteko gonbitea luzatu die indar politiko guztiei ostegun honetan Diputatuen Kongresuan baliozkotua izan dadin, eta gogoratu du garrantzi izugarria duen lege-aldaketa bat dela eta langileen eta enpresarien ordezkarien babesa jaso izan duela. Eta “fundamenturik gabeko aitzakiak” direla iritzi dio EAJk eta EH Bildu bezalako alderdi batzuek erabili izan dituztenak erreforma deskalifikatzeko, Kongresuaren erabakitzeko gaitasunaren aitzakian, sekula zalantzan jarri ez dena, patronala auzitan jarriz edo maximalismoak planteatuz. Gaur arratsaldean bildu den Euskadiko Batzorde Betearazleak gai hori aztertu du eta ostegunean “sen ona nagusituko dela” espero du. “PPrekin eta Voxekin eta Raxoiren erreformaren ondoan kokatzen dira”, erantsi du Anduezak.

“EAJi eragozpen zaio orain patronala, eragozpen zaizkio patronalak sindikatuekin lortu dituen akordioak, Ortuzar jaunak azaldu izan digunez. Euskadin errespetua eskatzen denean Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren akordioentzat, arauak ez dira berdinak. Eta EH Bildurentzat, berriz, edo dena edo ezer ez da, edo arrazoia ematen didazu edo jai dago. Eta ezin da ibili erreforma kritikatzen eta, aldi berean, enpleguaren ezegonkortasuna deitoratzen. Egia hauxe da, erreforma hori oso baliagarria izango dela lan prekarietatearentzat, kontratu mugagabeak sendotzen dituela, sektoreko hitzarmena enpresarenetik gainetik egotea berreskuratzen duela, negoziazio kolektiboa eta hitzarmenen aurreraeragin mugagabea, eta kaleratzeak saihesteko enpresa barruko malgutasun mekanismoak aurreikusten dituela”, azaldu du.

#Lanerreforma garrantzi izugarria duen lege-aldaketa bat da, eta onurak ekarriko dizkie euskal langileei.

Espero dut ostegun honetan sen ona nagusituko dela @Congreso_Es-ean eta alderdi politiko guztiek kontsentsuzko erreforma bat onartuko dutela.

✅#Cumplimos pic.twitter.com/ExDHLEVaOi

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 31, 2022

Anduezak eta Euskal Sozialisten zuzendaritzak ere ospatu dute Portugaleko Alderdi Sozialistaren garaipen “eztabaidaezina”. “Inkestak errealitatetik oso urrun zirela, herritarren konfiantzarekin, Antonio Costa bezalako lider arduratsu baten ahalegina lehenetsi baitute, Gobernua ezegonkortzen saiatu direnak zigortuz, herrialde honetan ere batzuentzat ikasgaia den emaitza baten aurrean gaude”, adierazi du buruzagi sozialistak.