Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Oso identifikatuta eta zeharo ordeztua sentitzen naiz sinatuko dugun Gobernu Akordioarekin”

• Eibarren botoa eman ondoren militanteei egindako kontsultan, programak etorkizuneko Euskadiren oinarriak ezartzen dituela esan du idazkari nagusiak

1. argazkia
Eneko Andueza deposita su voto en la consulta a la militancia sobre el acuerdo de Gobierno. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du “oso identifikatuta eta zeharo ordeztua” sentitzen dela ordu hauetan sozialistek hurrengo legegintzaldirako itxi nahi duten Gobernu Akordioan. Militante sozialistek onetsiko dute EAJrekin koaliziorako egitekoa den hitzarmena. Militanteentzako kontsultan Eibarko Elkartean botoa eman ondoren egin ditu adierazpen horiek Anduezak.

 “Euskadiren etorkizunerako oinarriak ezartzen dituen gobernu-akordio programatiko bat izango da, eta ni neu oso identifikatuta eta ordezkatua sentitzen naiz bertan. Nire ustez, primeran konektatzen du Euskal Sozialistok hauteskunde autonomikoetara aurkeztean azaldu genituen filosofiarekin eta funtsezko ardatzekin, euskal herritarrei benetan kezkatzen dieten gaiekin, hala nola osasungintza, hezkuntza, etxebizitza, enplegua, zainketen eredua, erronka demografikoa, gure gazteentzako aukerak, etab.”, esan du.

Alderdi politiko batean gardentasuna eta barne demokrazia nola gauzatu erakusten ari da gaur #Euskadi-ko Alderdi Sozialista

Militante sozialistek erabakiko dute Euskadiren oinarriak ezartzen dituen PSE-EEren eta EAJren arteko koalizio-gobernurako aurreakordioa onartzen den ala ez… pic.twitter.com/MzmpmqqPZq

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 17, 2024

Anduezak ez du eman datorren Gobernuaren egiturari buruzko inongo xehetasunik, ezta hor egongo diren ordezkari sozialistei buruz ere, baina esan du PSE-EEren hauteskunde programa “puntu eta komekin” jasota dagoela Gobernurako programan. “Horrek erakusten du Alderdi Sozialistak ezagutzen duela Euskadi, badakiela euskal herritarren arazoentzat zer tresna eta konponbide eskaini behar dituen”, adierazi du.