Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
  1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   BIDEGILEAK SARIAK 2025

Eneko Andueza: “Eskuinari eta eskuin muturrari ez diegu utziko berdintasunarekin jolasten beren itun eta makinungoen trukeko txanpon gisara”

PPren eta Voxen estrategia alderdikoiak eskubide demokratikoen kontra doazela salatu du PSE-EEko idazkari nagusiak Barbara Duhrkopi aitortza egin dioten Bidegileak 2025 sariak ematean

Pilar Bernabe: “Matxismoaren isiltasuna hausten hainbeste urte eman ondoren, lortutako aurrerapenak arriskuan daude berriro, eskuin muturra besarkatu duten gobernu autonomiko horien guztien erruz”

Ana Lopez de Uraldek militante sozialista historikoaren ibilbidea nabarmendu du: “Justiziarekin eta berdintasunarekin duen konpromisoaren bidez, ahots irmo nola erabakimenekoa bihurtu da esparru politikoan”

Barbara Duhrkop: “Emakumea gizonarena denaren burutazioa itzuli da berriro, orain mugikorren bidez kontrolatzen dituzte. Gizarte honek merezi duen berdintasuna sustatzeko lanean eta borrokan jarraitu behar dugu”

1. argazkia
La Secretaria de Igualdad del PSE-EE, Ana López de Uralde, La Secretaria de Igualdad del PSOE, Pilar Bernabé, la premiada en esta edición de los premios Bidegileak 2025, bárbara Dührkop, y el Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en Donostia-San Sebastián | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, PPk eta Voxek egin dituzten itunez ohartarazi du, auzitan jartzen dituztelako berdintasun arloan lortutako aurrerapenak eta berdintasuna lortzeko, sentsibilizazioa bultzatzeko edo genero-indarkeriaren kontra borrokatzeko baliabide instituzionalen kontra doazelako. Pilar Bernabe PSOEko Berdintasun idazkaria aurrean zuela, Anduezak eskuinaren eta eskuin muturraren arteko akordioak aipatu ditu, Valentziako Erkidegoan Carlos Mazonen Aurrekontuak onartzeko eta popularren buruzagia mantentzeko izenpetu direnak, esaterako.

“Eskuinari eta eskuin muturrari ez diegu berdintasunarekin jolasten utziko beren itun eta makinungoen trukeko txanpon gisara. Eskuinari eta eskuin muturrari ez diegu utziko emakumeen eskubideak auzitan jartzea, gizarte demokratiko baten eskubideak direlako. Haien negazionismoak hil egiten du”, adierazi du.

Horien aldean, Anduezak azpimarratu du Barbara Duhrkop bezalako emakumeek –Bidegileak 2025 saria jaso du Donostian– beren etsenpluarekin erakusten dutela jarraitu beharreko bidea, noiz eta eskuina ukatzen ari denean mundu “bidegabe eta berdintasunik ezeko” bat dagoenik eta ukatu egiten dituenean egiazko berdintasuna aldezteko martxan jarritako neurriak.

Beren ibilbide pertsonal eta politikoarekin bidea urratu izan duten emakumeei aitortza egiten dien saria emateko ekitaldian hitz egin izan dute Pilar Bernabe Gobernuaren Valentziako Erkidegoko ordezkari ere denak, Ana Lopez de Uralde PSE-EEko Berdintasun idazkariak eta saritua izan den militante historikoak, etapa luze batean (1987-2009) europarlamentari izandakoa eta Komando Autonomo Antikapitalistek erail zuten Enrique Casas senatariaren alarguna denak.

Eneko Anduezak Barbara Duhrkop goraipatu du, esanez “erresistentziaren, erresilientziaren eta sozialista den guztiaren defentsaren adibide bat” dela. “Zenbatek ez zuten nahiko izan emakume izugarri honen bezalako bizi-ibilbidea nahiz ibili politikoa, bere bizitza osoan bidegabekerien kontra hitzaren bidez borrokatu izan duen gerlari honena!”, adierazi du.

Eta Pilar Bernabek Valentziako Erkidegoan GOIDIren ondorengo susperraldian garatutako eginkizuna azpimarratu du, “lan itzela, isila, maiz ezker gaiztokoa, atsekabez eta ulertezintasunez betea”. Anduezaren esanetan, aipatu buruzagi sozialista “egunero esamenaren, gezurren eta herrialde honetako eskuin eskuinmuturtuak ohituta gauzkan miserien presiopean” ari da lanean, PP “ezgauza delarik bere okerrak onartzeko, bere ezgaitasunaren fardela ezkutatu nahian dabilelarik”.

PSOEko Berdintasun idazkariak, Pilar Bernabek, Barbara Duhrkopek bezala askatasunak eta berdintasuna defendatzen borrokan jarraitzeko eskatu du. “Ez diogu utzi behar hitz egin eta borrokatzeari. Genero Indarkeriaren kontrako Ituna berritzea lortu dugu, baina itun horrek borroka latza izango du orain lurralde bakoitzean, Extremaduran, Gaztela eta Leonen, Galizian, Murtzian, hau da, lotsa guztiak txiki uzten dituen El Ventorroko Itunari dagoeneko atxikitzen ari diren lurraldeak. Matxismoaren isiltasuna hausten hainbeste urte eman ondoren, lortutako aurrerapenak arriskuan daude berriz ere, eskuin muturra besarkatu duten gobernu autonomiko horien guztien erruz”, adierazi du PPren eta Voxen arteko akordioen harira.

Pilar Bernaberentzat, emakumeen alderdia da Alderdi Sozialista. “Emakumeek, jakin, badakite gure alderdiarekin konta dezaketela berdintasunean urratsak ematen jarraitzeko, gobernatzen gauden tokian gaudela”. Eta honetaz ohartarazi egin du: “matxismoaren isiltasuna hausten tematurik milaka emakumeren urteetako borrokaren ondoren, gaur berriz ere arriskuan dago eta negazionistek isilarazi egin nahi gaituzte berriro”, esan du.

Espainiak gaur egun, Jose Luis Rodriguez Zapaterorena bezalako gobernuei, Berdintasun Legea martxan jarri zuen Gobernuari edo Pedro Sanchezen Exekutiboak egindako lanari esker berdintasun alorrean dituen indizeak eta “Estatu Batuetatik eta Europa makurrenetik datorren ideologia ultra besarkatu duten lurraldeen jarrera” alderatu ditu. “Valentziako Erkidegoan daukagu adibiderik onena. Badakigu negazionismo klimatikoak hil egiten duela, esamesen negazionismoak hil egiten duela”, esan du.

Eta Barbara Duhrkop azpimarratu du, “isiltasunari eta minari aurre egin ziona Espainian demokrazia eta Euskadin bakea lortzen laguntzeko. Haren ondare politikoa erabateko erreferentzia bat da emakume sozialistentzat, eta PSE-EEren balioen gida da”. Gobernuaren Valentziako Erkidegoko ordezkari ere denak eskerrak eman dizkie euskal sozialistei “ereduzko ibilbide bati, Euskadin alderdiko adiskide guztiek jarraitu izan dutenari, beldurra jendartean zabaldurik zegoenean ausartena egitearen alde, hots, hitz egin eta egia esatearen alde egin zuenari” egindako omenaldiko parte izatea eskaintzeagatik.

Ana Lopez de Uralde PSE-EEko Berdintasun idazkariak Barbara Duhrkopen bizi-ibilbidearen eta ibilbide politikoaren “erronkaz erronkako” bidea azpimarratu du ekitaldiaren aurkezpenean. “Gazte-gaztetatik jakin zuen bere bokazioa errealitatea eraldatzea zela, eta, justiziarekin eta berdintasunarekin hark duen konpromisoaren bidez, ahots irmo eta erabakimenekoa bihurtu da esparru politikoan. Barbararen karrera, egiazki, erabakiak hartzean askotan emakumeen parte-hartzea murriztu nahi izan duten estereotipoen eta oztopoen kontrako borroka etengabearen isla da. Barbarak bere etsenpluarekin erakutsi du gaitasunak, pasioak eta konpromisoak ez dutela generorik, eta bide berriak zabal daitezkeela are giro zail eta kontrakoenetan ere”, adierazi du.

Lopez de Uralderen hitzetan, Barbarak “ateak zabaldu ditu eta harresiak apurtu ditu, emakume asko bultzatu ditu amets biziak izatera eta zorigaiztoetan amore ez ematera. Haren etsenpluari esker, emakumezkoen parte-hartzea gero eta indartsuago eta erabakigarriagoa den etorkizun bat ikus dezakegu orain, non ahots bakoitzak aldaketa esanguratsu bat sortzeko ahalmena daukan, ahotsa edonondikoa izanagatik ere”.

Barbara Duhrkopek, bere aldetik, esan du “politika sozialistak” izan direla “benetako berdintasunerako bidean urratsak ematea ahalbidetzen dutenak”, gai horren inguruan “onartutako legerik gehienak PSOEk bultzatu izan dituelako”. Atzera egiteko joera arriskutsua dagoenaz ohartarazi du Duhrkopek, batik bat, gazteen artean. “Emakumea gizonarena denaren burutazioa itzuli da berriro, orain mugikorren bidez kontrolatzen dituzte. Eta emakumea objektu bat denaren pentsaera txertatzen segitzen da; orain, sare sozialekin, emakumeak hobezina izan beharra du. Arrazoi guzti horiengatik, gizarte honek merezi duen berdintasuna sustatzeko lanean eta borrokan jarraitu behar dugu”, adierazi du.