partekatu
Eneko Andueza: “Gu gobernuetan egonez, Euskadin politika aurrerakoiak gauzatzea bermatzen da”
Sozialistek koalizioko Exekutiboei eskaintzen dioten egonkortasuna nabarmendu du PSE-EEko idazkari nagusiak Aitor Estebanekin izandako bileraren ondoren

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Alderdi Sozialistak gobernuei sendotasuna ematen eta euskal herritarren mesedetan izango diren politika aurrerakoiak aplikatzea bermatzen duen protagonismoa azpimarratu du. “Gu gobernuetan egonez, Euskadin politika aurrerakoiak gauzatzea bermatzen da”, adierazi du.
Aitor Esteban presidentea buru zela alderdi jeltzalearen ordezkaritza batekin egindako bileraren ondoren komunikabideei egindako adierazpenetan, Anduezak topaketa “gobernuko bi bazkideren arteko giro adeitsuan” egin dela nabarmendu du. Andueza Miguel Angel Morales PSE-EEko Antolaketako idazkariak eta Bego Gil Erakunde Politikako idazkariak lagundurik egon da.
Euskal erakundetan gobernukide dugun EAJrekin eta Aitor Esteban bere presidente berriarekin egindako bilerarekin ematen diot amaiera euskal eragile politiko, sozial eta ekonomikoekin egindako kontaktuen txandari.
Gu gobernuetan egonez, Euskadin politika aurrerakoiak gauzatzea… pic.twitter.com/Av8xRtc99Z
— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 7, 2025
“Lanean jarraituko dugu koalizio horren koordinazioa eta funtzionamendua orain arte bezalako ona izaten jarrai dadin. Euskadik bere etorkizunari baikortasunez, ilusioarekin eta itxaropenarekin begira jarrai diezaion elkartzen gaituen entente horren bidez elkarlanean jarraitzeko gogoa dugu”, adierazi du.
PSE-EEk egiten duen lanak “politika Euskadin milaka herritarrek bizi duten errealitatera jaisteko” balio izaten jarraitzen duela gogoratu du buruzagi sozialistak. “Gobernuetan gaudelako eta egonkortasuna jartzen dugulako, haien arazoei konponbidea ematen ari gara”, esan du. “Horretarako gaude politikan, urratsez urrats herrialde honek aurrera egiteko”, erantsi du.
Bilera horrekin amaiera ematen zaio Eneko Anduezak PSE-EEren X. Kongresua egin eta gero eta idazkari nagusi berrautatua izan ondoren eragile politiko, sozial eta ekonomikoekin abiatu zuen kontratuen txandari.