Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “EAJk eta Bilduk agenda ezkutu bat daukate, eta ez dute azaldu nahi berriz ere autodeterminazioari ekingo dioten; Euskadik ez du abenturarik nahi”

Lehendakarigaiak adierazi du sozialistek ¨ez dutela utziko” nazionalistek hemen zabaltzea “Katalunian urteotan gertatu izan dena”

Patricia Campelo: “Iraganari uko egingo ez dion ezkerreko gobernu bat merezi dugu, funtsezkoa delako orainaldia ulertzeko eta etorkizunari heltzeko”

1. argazkia
Eneko Andueza y Jose Luis Rodríguez Zapatero. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, esan du EAJk eta EH Bilduk “agenda ezkutu bat” dutela, euren nahi subiranistetan oinarrituta, eta hauteskundeen ondoren bakarrik azalaraziko dutela hori, eta nahigabea azaldu du orain uko egiten diotelako “berriro autodeterminazio eskubideari ekingo dioten azaltzeari”. “Biei galdetu nien eztabaidan, Pradalesi eta Otxandianori, berriz ere autodeterminazio eskubideari ekiteko asmoa duten, aireratze-pistan jartzen dugu independentzia. Eta biek iskin egin zioten erantzunari, ez dutelako egia esaterik nahi, agenda ezkutu bat dute-eta. Baina Euskadi ez dago abenturetarako, euskaldunek ez dute abenturarik nahi”, ohartarazi du.

Eneko Anduezak ekitaldi politiko batean hartu du parte Barakaldon Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidente ohiarekin eta Patricia Campelo Bizkaiko hautagaiaren batera, eta “Katalunian azken urteotan gertatu izan dena” ekarri du gogora: “Eta nik galdera hau egiten dut: euskaldunek ere hori bera nahi dute? benetan beharrezkoa al da gizarte hau tenkatzea, zatitzea? norbaitek uste du sozialistek hori egiten utziko dugula?”, galdetu du, jarraian erantzuna emateko: “horixe ezetz”. “Gu izango gara Euskadik nahi ez dituen abentura batzuentzako galga, ez dugu hori egiten utziko”.

“Atzo, #ElGranDebateEITB saioan, Pradalesi eta Otxandianori galdetu nien berriz ere kontsultaren meloia zabaldu nahi ote duten. Eta biek iskin egin zioten erantzunari, agenda ezkutu bat dutelako. Euskal herritarrei gauzak argi azaltzea merezi dute botoa ematera joan baino lehen”
?️ @enekoandueza#ErabakiaZureaDa… pic.twitter.com/8i0v3uKhXu

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 17, 2024

Lehendakaritzarako hautagaiak azpimarratu du botoa PSE-EEri ematea dela “Euskadi eraldatzeko eta gure lurraldea herri libre, plural eta berdinzalea izateko era bakarra, politika aurrerakoiekin, pertsona guztientzako eskubideekin aurrera egiteko”. “Izan ere, Euskadin zenbat eta sozialismo gehiago egon, hobeto joango zaie euskaldunei”, adierazi du.

Hori lortzeko, botoa PSE-EEren inguruan biltzeko “beste dei” bat egin die hauteskunde orokorretan euren babesa sozialistei eman zien boto-emaileei, ulertu zutelako “asko genuela jokoan”. “Egoera beraren aurrean gaude orain ere. Jokoan ditugu osasungintza, enplegua, eskubideak. Eskubide horiek arriskuan egon ez zitezen botoa Alderdi Sozialistari eman zenioten guztioi zuzentzen naiz horregatik, datorren igandean ere berriro gauza bera egin dezazuen eskatzeko”, adierazi du.

Eta “Osasungintza eta Segurtasuna bezalako funtsezko gaietan EAJk legegintzaldi honetan egin izan duen kudeaketarekin dezepzionaturik dauden alderdi horretako boto-emaile guztiei” ere egin dio dei.

Patricia Campelok, bere aldetik, ezkerreko gobernu bat merezi dugula nabarmendu du, “iragana ukatuko ez duena, funtsezkoa delako orainaldia ulertzeko eta etorkizunari heltzeko, horretan oinarrituta euskaldunen benetako arazoei konponbideak jarriko dizkion proiektu bat izan dezagun”. “Oinak lurrean dituen ezkerra, kudeatzen dakiena, garrantzitsua denera zuzentzen dena. Eta horixe da Alderdi Sozialista, hori ari gara erakusten erantzukizunak ditugun gobernu guztietan”, azpimarratu du.