Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Indarturik atera gara Konbentzio Politiko honetatik, baita orokorretako emaitzak euskal hauteskundeetan errepikatzeko ere”

PSE-EEko idazkari nagusiak Coruñan “betiko helburuari” erantzuteko, hau da, herriaren beharrei erantzuna emateko, jaso izan duen bultzada aintzatetsi du.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, con el Secretario General del PSOE y presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, y el candidato socialista a la Xunta de Galicia, José Ramón Gómez Besteiro, en la Convención Política del PSOE en A Coruña | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Alderdi Sozialistak indartuta atera dela esan du Coruñako Konbentzio Politikotik eta bultzada horrek Euskadin uztailean hauteskunde orokorretan lortutako antzeko emaitzak lortzeko ere balioko duela. Anduezak PSOEren Batzorde Federalean hartu du parte gainerako euskal ordezkaritzarekin batera, eta Galizian programatuta zen klausura-topaketaren jardunaldian izan da.

Indartuta atera gara Konbentzio Politiko honetatik, proiektu berritu batekin, herrialde honek dituen arazoei erantzuna emateko asmoz.

#impulsodepais honek hauteskunde orokorretako emaitza bikaina errepikatzeko eta #Euskadi-ren etorkizuna lideratzeko balioko digu… pic.twitter.com/naiLYe9n3v

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 21, 2024

“Indartuta atera gara Konbentzio Politiko honetatik, proiektu berritu batekin, herrialde honek dituen arazoei erantzuna emateko asmoz. Eta sinetsita nago Euskadirako balioko digula bultzada honek, iragan uztaileko hauteskundeetan lortu genuen emaitza bikain hura berriro errepikatzeko eta, horrela, etorkizuna lideratu ahal izateko”, adierazi du.

#Acoruña-n aukera izan dut @sanchezcastejon presidentearekin hitz egiteko 2024ko agertoki politiko honi buruz, Euskal Sozialistak prest gaude #Euskadi-n Espainia osorako nahi dugun “herrialde bultzada” horren protagonistak izateko. #cambiaelguion #ImpulsoDePaís pic.twitter.com/LGJHphWjCa

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 21, 2024