partekatu
Eneko Andueza: “Alderdi Sozialista indartsu batekin bakarrik daude bermatuta datorren Eusko Jaurlaritzan politika aurrerakoiak”
“Nazionalismo gehiagorentzako alternatiba bakarra sozialismo gehiagoren alde apustu egitea” dela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Gazte Sozialistak A21eko kanpainan parte hartzeko erabiliko duten “Enekoneta”ren aurkezpenean
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, Euskadin politika aurrerakoak bultzatzeko sozialistek betetzen duten funtsezko eginkizuna azpimarratu du gaur, eta “Alderdi Sozialista indartsu batekin politika horiek, erdigunean pertsonak jartzen dituenak” bermaturik egongo direla datorren Eusko Jaurlaritzan”.
Buruzagi sozialistak “Enekoneta”ren aurkezpenean hartu du parte Bilbon, hau da, Euskadiko Ezkerreko Gazteek (JSE-EGAZ) hauteskunde kanpainan parte hartzeko erabiliko duten furgoneta, eta esan du sinetsita dagoela emaitza handi bat lortuko dutela datorren apirilaren 21ean, “Euskadik behar duen alderdia garen ziurtasunarekin aurkezten garelako, talde handi batekin aurkezten garelako, hauteskunde programa onenarekin eta proiektu global, plural eta aurrerazale batekin, euskal gizartearen benetako arazoetara zuzentzen dena, hau da, enplegura, etxebizitzara, klimaren aldaketara eta berdintasunera”.
Hauteskunde hauek “nazionalisten arteko bataila bat” izango direla iragartzen tematzen diren ahotsei buruz ohartarazi du lehendakarigaiak, eta “nazionalismoaren alternatiba ez dela nazionalismo edo independentismo gehiago, sozialismo gehiago baizik, datorren apirilaren 21ean ikusiko denez”. “Hautesle kopuru oso handi bat dago, %40 inguru, hauteskunde kanpainan bere botoak erabakiko duela dioena. Ziur nago herri honetako herritarrek jakingo dutela bereizten betikoaz gehiago egitearen edo beste zerbait, zerbait hobeagoa, egitearen artean, nazionalismoaren eta sozialismoaren artean”, zehaztu du. Jende horri esaten diot sozialistak garela egonkortasunaren, aurrerabidearen, modernotasunaren, pertsonen bizitzak hobera egingo duenaren bermea”, adierazi du.
Alderdi Sozialista indartsu batekin bakarrik daude bermatuta datorren Eusko Jaurlaritzan politika aurrerakoiak.
Kontrako egoeretan jakin izan dugu gobernatzen beste alderdiek egiten dutenaren oso bestelako era batean. #AldatuGidoia #Enekoneta@JSE_Egaz pic.twitter.com/vkKLNiAASZ
— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 4, 2024
“Sozialistak zeharo erabakigarriak izango gara Eusko Jaurlaritzaren eraketan, Euskadiren etorkizunean. Proiektu berritzaile bat dugu, ez gara zerotik abiatzen, urte hauetan egin izan dugun lanaren abala dugu, zeinarekin egonkortasuna eman baitiogu Euskadiri, euskal erabaki politikoak herritarrei benetan axola dienera zuzenduta”, esan du.
Gabriel Arrue JSE-Egaz-eko idazkari nagusiak, bere aldetik, iragarri du kanpainako furgonetarekin erakundea “Euskadiko bazter guztietako gazteei” eraman ahalko zaizkiela proposamen sozialistak, hau da, “etxebizitzaren, enpleguaren, garraioaren esparruko proposamen eta neurriak, gazteen arazoetara zuzentzen direnak, beste gazte erakunde batzuk ez bezala, eraikuntza nazionalari edo identitateari buruzko eztabaidei emanago daudelako”.