Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gu gara Euskadik hazkundearen alde egiteko eta jasangarritasunaren eta borroka klimatikoaren buruan jartzeko berme bakarra”

Sozialistek garapenerako sistema berdinzale, bidezko eta berdearekin duten konpromisoa azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, Teresa Ribera presidenteordeak eta Jose Ignacio Asensiok lagundurik zela

Donostian egin den “Aldatu hazkunde ereduaren gidoia” jardunaldian, helburu horiek gauzaezinak direla ohartarazi du Eusko Jaurlaritzan “trantsizio energetikoa lideratzeko prest den alderdirik gabe”

Sozialisten borondate politikoak Gipuzkoan hondakinen arazoa konpondu duela nabarmendu du Jose Ignacio Asensiok, eta ekonomia zirkularraren eta lurraldearen jasangarritasunaren alde bere alderdi “gorri eta berdeak” egindako apustua nabarmendu du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por la vicepresidenta Teresa Ribera y el Diputado Foral José Ignacio Asensio, en la jornada “Cambia el guion del modelo de crecimiento” celebrada en San Sebastián | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek Euskadirako berdintasunean, justizia sozialean eta jasangarritasunean oinarritutako eredu ekonomikoarekin duten konpromisoa berretsi du. Koiuntura hori lortzeko Eusko Jaurlaritzan trantsizio energetikoa irmo babestuko duen lidergo baten beharra dagoela azpimarratu du Anduezak. “Gobernuaren buruan trantsizio energetikoa lideratzeko irmo konprometitutako alderdirik gabe, ezinezkoa da hori lortzea. Eta guk bakarrik eskaintzen dugu berme hori, Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra eratzen dugunok”, adierazi du. 

Eneko Anduezak eman dio amaiera Euskal Sozialistek antolatu duten “Aldatu hazkunde ereduaren gidoia” jardunaldiari. Gizarteak eta ekoizpen-ehunak aurre egin beharko dieten erronkak jorratu izan dira bertan, eta baita trantsizio ekologikoa deiturikoan engaiatuz sor daitezkeen aukerez ere.  

Anduezarentzat ezinbestekoa da bestelako eredu bat, gizarte geroz kontsumista eta “suntsitzailearen” akatsak “zuzenduko” dituena. “Hazteak, hobetzeak, aurrera egiteak ez du zertan suntsitzea ekarri behar. Horregatik, gidoia aldatu beharrean gara arlo horretan, beste inon baino gehiago. Eta aldaketa, zinez, pertsonengandik berengandik hasten da”, adierazi du.

Hori dela eta, herritar guztiei “geure egunez egunekoan gure planetarentzat etorkizun bat ziurtatzeko beharrezko tresna eta ekintzak gauzatzera” egin die dei lider sozialistak. Ekintza horiek, Anduezaren esanetan, ekonomiaren deskarbonizaziora, biodibertsitatea babesteko kontzientziaziora, ura zaintzera edo iturri berriztagarrien alde egingo duen eta energiaren erabilpena demokratizatuko duen trantsizio ekologikoa sendotzera bideratu behar dira.

Eneko Andueza pozik azaldu da Teresa Ribera Gobernuko presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroak Espainiako eta Europako legegintzan sistema energetiko bidezko eta iraunkor baterako trantsizioa bermatuko duten politiketan urratsak ematen jarraitzeko egin behar diren aldaketa handiak sustatzearren egindako lanagatik. Era berean, Jose Ignacio Asensio buru den Gipuzkoako Jasangarritasun sailetik egindako lan handia aitortu du. “Gure lurraldean lan nekaezina eginda jasangarritasun arloan izan diren eraldaketa handien sustatzailea izan da”, adierazi du.

Euskal Sozialistak gara berme bakarra #Euskadi-k hazkundearen alde egin dezan eta herrialdea jasangarritasunaren eta klimaren aldaketaren kontrako borrokaren buruan jar dadin. #Cambiaelguion pic.twitter.com/UL52BHUUvJ

— Eneko Andueza (@enekoandueza) January 27, 2024

PSE-EEko idazkari nagusiak, halaber, Pedro Sanchezen Gobernuak egindako lana goretsi du, nazioarteko lidergoko postuetan jarri duelako Espainia ekonomia berde eta orekatu baten garapenaren esparruan. Baina nahigabea eragiten dio Euskadik duen mendekotasun energetiko izugarriak, %90 ingurukoa baita, eta euskal gizarteak energia berriztagarrietan kontsumitzen duen portzentaje urriak, %17 ingurukoa delarik.

“Horregatik da garrantzitsua egun Eusko Legebiltzarrean izapidetze bidean den klimaren aldaketarena bezalako lege bat, dena ondo badoa datozen asteotan onartuko dena, ez itzuli gutxirik gabe, gainera. Euskal Sozialistek legea berridazteko premia nabarmendu izan dugu lehen unetik, eta lortu dugu, oraingo testua askoz handinahiagoa delako”, azaldu du.

Ekonomiaren deskarbonizazioaren prozesu horretan Euskadin aritzen diren finantza-erakundeen engaiamenduak duen garrantzia azpimarratu du Anduezak, batik bat euskal kapitala dutenena. “Kutxabank edo Laboral Kutxa bezalako bankuek erraztu egin behar dute deskarbonizazioaren eta ekonomia berdearen alde egiten duten enpresa eta partikularrentzat krediturako sarbidea, hori funtsezkoa da”, adierazi du buruzagi sozialistak. “Norabide onean arraun egitea da hori ere”, nabarmendu du.

Teresa Riberak Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusia zoriondu zuen “hondakinen berreskurapen arloan buruan den Espainiako lurraldea” zuzentzen duelako, EBk 2025-2030 aldirako ezarritako helburuak jada gainditzen dituenez. Gipuzkoako Foru Aldundiak zuen arazo bati galtzerdi bat bailitzan itzulia emateko “2015etik egiten ari den lan itzela” nabarmendu du Asensiok. “Nahiko zail genuen ekonomia zirkularraz hitz egitea, gero ez baginen etxeko hondakinak kudeatzeko gai”, azaldu du.

“Gure hondakinen %62 birziklatzeko gauza gara, egun. 200.000 tona material berreskuratu eta errebalorizatu egiten ditugu, material horiek industriaren zerbitzura jarriz ekonomia zirkularra gauzatzeko. Guk itxita ditugu dagoeneko gure lurraldean hondakinen tratamendurako zabortegiak”, adierazi du.

Legeria eraginkor bat taxutzeko borondate politikoak duen garrantzia azpimarratu du Jasangarritasuneko diputatuak. “Lege eraginkorrak behar dira egin, Klimaren Aldaketaren Legea, kasu. Guk erakarri ditugu EAJ, batetik, eta EH Bildu, bestetik. Ezin gara mokofinak izan. Pankartako ekologistak dira, baina gero besteok etorri behar izaten dugu egiten dituzten gauzak konpontzera. Errealistak izan beharra dago, baina arautzeko ahalmena eman eta bidea markatu behar da. Eta Alderdi Sozialistak meritu handia du horretan, alderdi gorria baina baita ere berdea garelako”, adierazi du.

Garraioak isurpenetan duen eragina ere hizpide izan du Asensiok. “Gipuzkoako isurpenen %40a garraioarengatik da, mugikortasunarengatik. Eta garraio kolektiboaren aldeko apustu sendoa egin izan dugu hemen, herritarrei beharrezko zerbitzua emateko, elektrifikatzeko, baina, batez ere, Mugi bezalako tarifa-sistema batekin eskubide batzuk bermatzeko. Izan ere, garraio publikoa zenbat eta gehiago erabili, orduan eta merkeagoa ateratzen zaio hori egiten duenari. Horixe da herritarrengan pentsatzea, horixe da zerbitzuan pentsatzea, horrako sarbidea berdintasun baldintzetan izatea; garraio publikoaren erabiltzaileak aurpegia eta begiak ditu, eta eskubide horiek bermatu behar zaizkie. Oraingo honetan ere, sozialistak aritu gara horren buruan”, aldarrikatu du.