Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2022ko Mahats-bilketaren Jaia | Lantziego

Eneko Andueza: “Oraingoa bezalako une baterako izan genezakeen Gobernurik onena dugu”

PSE-EEren idazkari nagusiak, Lantziegon izan den 2022ko Mahats-bilketaren Jaian, balioa eman dio gobernu ezberdinetan familia kalteberenak eta langile klasea defendatzeko nagusi den orientazio sozialistari.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la Diputada Foral de Fomento del Empleo, Comercio, Turismo y Administración Foral, Cristina González, y el consejero de Turismo, Comercio y Consumo, Javier Hurtado, en la Fiesta de la Vendimia de Lanciego | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak Errusiak Ukraina inbaditu ondoren sortutako krisi ekonomikoaren ondorioak arintzeko Pedro Sánchezen Gobernuak burutu duen lana nabarmendu du. Herritar guztien ongizatea bermatuko duen Gobernu bat izatearen garrantzia azpimarratu du Anduezak Lantziego arabar herrian izan den 2022ko Mahats-bilketaren Jaian.

 “Oraingoa bezalako une baterako izan genezakeen Gobernurik onena dugu. Jendea erdigunean jartzen duen, jendearen kezkak konpontzera zuzentzen den eta egoera hau gainditzeari emana dagoen Gobernu bat. Europatik laguntzetan 140.000 milioi euro ekarriko dituen presidente bat dugu, horrelakorik ez da orain arte gertatu, ez bakarrik zenbatekoagatik, baita funts horiei emango zaien norabideagatik ere. Eta garrantzitsua da sozialistak gobernu guztietan egotea, koherentzia eta konpromiso irmo bat egon dadin eta kogobernantzaren bidez politika horiek guztiak norabidetu ditzagun.

Izan genezakeen Gobernurik onena dugu Espainian, jendearengana zuzendutakoa eta koiuntura ekonomiko zail hau gaintzeari emana dena, eta @sanchezcastejon bezalako presidente bat dugu, Europatik laguntzetan 140.000 milioi euro ekartzea lortu izan duena.. #ElGobiernoDeLaGente #HacemosEuskadi pic.twitter.com/NWR7BEhsmc

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 18, 2022

Buruzagi sozialistak Zaragozan ospatu den PSOEren Batzorde Politiko Federalean hartu zuen parte larunbatean, eta Espainian egun koiuntura ekonomiko korapilatsu batek eragin dieten geruza sozial zabal batzuk babestera “gorputz eta arima emanik” dauden exekutibo eta presidente bat izateak duen garrantzia azpimarratu du.

Anduezak Arabako PSE-EEren idazkari nagusi Cristina González izan du ondoan, eta esan du sozialistak beste gobernu batzuetan ere ari direla lanean, hots, Eusko Jaurlaritzan, aldundietan eta udaletan, administrazioen artean lankidetza eraginkorra izango dena lortze aldera, “espainiar gizarteak eta euskal gizarteak eskatzen digutenera emanik egoteko” balio dezan.

Komunikabideei erantzunez, PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du “mahastizainen biloba eta iloba” dela, eta kontsumitzaileak ardoaren ezaugarriei eta kalitateari buruz ahalik informazio handiena izatearen alde azaldu da. Halatan, Arabako Errioxako ardoak bereiztearen alde azaldu da, baina “Errioxa Jatorri Deituraren babespean, betiere”.