Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistok eraikitzen ari garen eskubideak suntsitzen tematurik dauden eskuina eta ultraeskuina ditugu”

PSE-EEko idazkari nagusiak Trumpen, Ayusoren edo Feijooren atzerakadarako saialdia kritikatu du Maiatzaren Leheneko manifestazioan, lan-baldintza hobeago batzuen aldeko borroka historikoaren aurka

Bilera labur bat egin du Mikel Torresek lagundurik Bridgestoneko langileekin, zeinak Idoia Mendia europarlamentari sozialistarekin bildu baitira astearte honetan Bruselan.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, saludando a los trabajadores de Bridgestone durante el transcurso de la manifestación del 1º de mayo | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, eskuinak eta ultraeskuinak langile-klasearen interesen eta hamarkadetan zehar konkistatu izan dituen eskubideen kontra egiteko dituen asmoez ohartarazi du. Anduezak hitz eman du soldata duinak eta baldintza hobeak lortzeko borrokan jarraituko duela sozialistek gobernatzen dituzten erakundeetatik.

“Sozialistak horrenbesteko ahaleginez eraikitzen ari garen eskubideak suntsitzen tematurik dauden eskuina eta ultraeskuina ditugu. Eta horra nola dauden atzera egiteko prest Trump, Ayuso edo Feijoo bezalako izenak dituzten eskuin hori eta ultraeskuin hori”, adierazi du AEBetako, Madrileko Erkidegoko eta PPko presidenteak aipatuz.

Buruzagi sozialistak UGTk eta CCOOk Bilbon deituriko manifestazioan hartu du parte, eta esan du Maiatzaren Lehena ospakizunerako egun bat dela, baina baita “aldarrikapen” egun bat ere horren gainetik. “Eta oraindik bide luzea dagoela egiteko gogorarazteko. Alderdi Sozialista lana ahalik duinena izan dadin eta langileen lan-baldintzak hobetzeko urratsak ematen jarraitzeko lanean ari da esparru guztietan, erakunde guztietan, gobernu guztietan”, azaldu du.

#1DeMayo ospakizun egun bat da, baina, batez ere, Alderdi Sozialista langileen lan-baldintzak hobetzen jarraitzeko erakunde guztietan lanean ari dela aldarrikatzeko eguna da.
Eskubideak murriztearen zale den eskuin horren aurrean… pic.twitter.com/I5mvz31wbY

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 1, 2025

PSE-EEko idazkari nagusiak Bridgestoneko langileak agurtu ditu manifestazioan eta jakin-mina azaldu du multinazionalak iragarritako kaleratzeen inguruko berriez eta iragan asteartean plantillako ordezkaritza batek Idoia Mendia eurodiputatu sozialistarekin Bruselan izan zuen bileraren nondik norakoaz.

Andueza izan da ordezkaritza sozialistaren buruan zentralek deitutako martxan, eta hauek ere parte hartu izan dute, beste batzuen artean: Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Teresa Laespada PSE-EEko Enplegu eta Gizarte Politiken idazkari eta foru diputatu denak, Patxi Lopez Diputatuen Kongresuko bozeramaileak, Nora Abete Batzorde Federaleko kide eta Bilboko alkateorde denak, Begoña Gil Erakunde Politikaren idazkariak, Ekain Rico Politika Publikoen idazkariak, Pau Blasi Azterlan eta Programen idazkariak, Carmen Diaz Aniztasunaren idazkariak, Maria Guijarro Bizkaiko diputatuak, Txema Oleaga senatariak eta Carlos Garcia Gobernuaren Bizkaiko ordezkariordeak.