Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “”Espainia hobeago bat egiteko exekutibo bat, Euskadiko hoberena gehituta”

PSE-EEko idazkari nagusiak poza adierazi du Patxi Lopez gain Aroa Jilete eta Nora Abete ere PSOEren zuzendaritzarako proposamenean agertzeagatik 41. Kongresu Federalaren ondoren

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, acompañado por las nuevas integrantes de la Comisión Ejecutiva Federa de PSOE, Aroa Jilete y Nora Abete, y por los Secretarios Generales del PSE-EE en Álava, Bizkaia y Gipuzkoa, Cristina González, Mikel Torres y José Ignacio Asensio | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du gaur goizean PSOEren 41. Kongresuan bozkatuko den Batzorde Exekutibo Federalaren proposamena Espainia hobeago bat egiteko pentsatuta dagoela, beren onena emango duten sozialistekin, eta Euskadiko onenarekin konta daitekeela eginkizun horretan, zuzendaritza sozialistako kide ziurrenik izango diren Aroa Jilete arabarrari eta Nora Abete bizkaitarrari erreferentzia eginez.

“PSE-EEk bere kideen artetiko onena jarri izan du beti Batzorde Exekutibo Federalean, eta oraingo honetan ere bi emakume gazte eta prestu, erakundeetan eskarmentu handia dutenak, jarriko ditu herrialde hobeago bat egiteko eginkizunaren zerbitzura. Ez dago azpimarratu beharrik Nora Abetek eta Aroa Jiletek herrialde hobeago bat egiteko, Espainia hobeago bat, bizigarriagoa, oparoagoa, jasangarri eta kohesionatuagoa, finean, bidezkoagoa egiteko duten konpromisoa”, adierazi du Kongresua egiten den aretoaren sarreran komunikabideei egindako adierazpenetan.

Patxi Lopezek Exekutiboaren berezko kide bezala betetzen duen rola ere azpimarratu du Anduezak. “Gure lehendakariak zentzutasuna, argitasuna eta irmotasuna eskaintzen ditu beti ideia eta printzipio sozialistak defendatzen”, adierazi du. Eta PSOEko zuzendaritzan azken hiru urteotan egin izan duen lana eskertu dio Idoia Mendiari. “Gure europar parlamentaria egunero mugiarazten eta bultzatzen gaituzten kausa eta printzipioei emanik den sozialismo hurbilenaren erreferentea da beti”, adierazi du.

PSE-EEk bere kideen artetiko onena jarri izan du beti @psoe-ren Batzorde Exekutibo Federalean.
Gaur, berriz, bi emakume gazte eta prestu, erakundeetan eskarmentu handia dutenak, jartzen ditugu herrialde hobeago bat bihurtzeko eginkizunerako, @nora_abete eta @AroaJilete

Egingo dugu… pic.twitter.com/u3VjHagSkh

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 1, 2024

Aroa Jilete gasteiztarrak (1992) Turismo Idazkaritzaren kargua hartuko du, eta Zientzia Politikoetan eta Kudeaketa Publikoan graduatua da UPV-EHU Euskal Herriko Unibertsitatetik. Egun, euskal legebiltzarkidea da 2023ko hauteskundeetan Arabako hautagaitza sozialistaren buru izanez, lehen postua lortu zuelarik %27,66ren botoekin. Turismo eta Ostalaritzako zuzendari izan da Eusko Jaurlaritzan (2023-2024), Kabineteko eta Komunikazioko zuzendari Turismoa, Merkataritza eta Kontsumo Sailburutzan (2020-2023), prokuradore Arabako Batzar Nagusietan (2019-2020), Eltziegoko Udaleko zinegotzi (2019-2023) eta Gobernuaren Arabako Ordezkariordetzaren (2018-2020) eta Eusko Legebiltzarreko (2017-2018) Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldearen aholkulari.

Nora Abete, bere aldetik, Merkataritza eta Kontsumoko idazkaria izango da. Bilbon jaio zen 1985ean eta Zientzia Politikoetan eta Administrazioan lizentziatua da, Kontsumoaren Zuzenbideko eta Ekonomiako masterra du Gaztela Mantxako Unibertsitatetik (2018-2019). Bilboko Udaleko bigarren alkateordea eta Mugikortasuneko eta Jasangarritasuneko zinegotzia da 2023tik, 2020tik Hiri Berroneratzearen erantzukizun kargua hartu eta gero. Sozialisten Taldearen aholkulari izan zen 2019 eta 2020 bitartean, eta Kontsumobide-Kontsumoaren Euskal Institutuaren zuzendari izan zen 2016tik 2019ra. Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko Garraio, Mugikortasun eta Lurralde Kohesioko diputatuaren Kabineteko partaide izan zen 2015. eta 2016. urteetan.

Idoia Mendia, Miguel Angel Morales, Mikel Duran, Begoña Gil eta Maider Etxebarria ere Batzorde Federaleko kide izango dira Kongresu Federalaren aginduz.