partekatu
Eneko Andueza: “Oso zaila izango da PSE-EE kanpoan uztea euskal herritarrek nahi dituzten politika aurrerakoiak egiteko aukera ematen digun akordio batetik”
Azken bost hauteskundeetan jasotako babesa eta politika egiteko era horri emandako sostengua erakundeak lideratzeko apustuaren berme direla esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Madrileko Nueva Economia Forum-eko gosarian

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du euskal gizarteak politika aurrerakoiak nahi dituela, sozialistek Eusko Jaurlaritzan bultzatzen dituztenak bezala; hori dela eta, esan du osoa zaila izango dela Euskadin koalizioko Exekutiboan hartutako konpromisotik baztertzea, zailtasun guztiak gorabehera. Anduezaren esanetan, euskaldunek ez dute interesik “lausotasunerako eta utopietarako”, asmo independentistei aipu eginez, bai ordea baldintza hobeagoetan lan egiteko, etxebizitzarako aukera izateko, zainketetarako, osasunerako eta hezkuntzarako edo berdintasunerako eta justizia sozialerako.
“Orain dela urtebete bagenekien zailtasunak aurkituko genituela eta PSE-EE eta EAJ lotzen zituen konpromiso bati atxikitzen ginela. Iragan ekainean esan nuen bezala, norabide aurrerakoia duen eta zerbitzu publikoak babesteko, desberdintasunak borrokatzeko eta Euskadi bidezkoago bat eraikitzeko pentsatuta dagoen programa bat nik sinatu banuen, esan dezaket oso zaila izango dela Alderdi Sozialista kanpoan uztea akordio horretatik”, azaldu du.
Oso zaila izango da PSE-EE kanpoan uztea euskal herritarrek nahi dituzten politika aurrerakoiak egiteko aukera ematen digun akordio batetik.#EuskadiHemenEtaOrain pic.twitter.com/HNmfPun4Dr
— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 28, 2025
Buruzagi sozialistak Nueva Economia-Forum Europako gosarian hartu du parte Madrilen, eta EAJrekin duela hamar urtetik dituzten akordioak ekarri ditu gogora. “Euskadik etorkizunerako irabazi izan dituen hamar urte dira, politika onean inbertsioak egitekoa, seguruenik hutsegiteekin, alabaina euskal gizartea irabazten atera denaren ziurtasunarekin”.
Eneko Andueza Oscar Lopezek aurkeztu izan du ekitaldian, hots, Madrileko PSOEko idazkari nagusi eta Eraldaketa Digitaleko ministro denak, eta esan du azken bost hauteskundeetako hitzorduetan lortutako goranzko emaitzak –tartean, hauteskunde orokorretako garaipena– eta euskal gizartearen gehiengoak politika egiteko era horri emandako babesa direla PSE-EE euskal erakundeak lideratzera bultzatzen duten abala, X. Kongresuan aztertu zen moduan