Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Astrabuduako Herriko Etxea

Eneko Andueza: “Hezkuntza Legerik onena izaten saiatuko gara, baina Gobernuko kideen artean ere ez dago oraindik akordiorik”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en la reinauguración de la Casa del Pueblo de Astrabudua | Foto: Socialistas Vascos.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, aste honetan Eusko Legebiltzarrean aurkeztu izan den agiriaren harira, ohartarazi du Hezkuntza Lege berriaren gainean ez dagoela inolako akordiorik, ez Euskal Sozialisten eta EAJren artean ezta Hezkuntza Sailarekin ere, eta Gobernuko kideen artean negoziatzera dei egin du gerora beste babes batzuk ere jasoko dituen testu bat bermatze aldera.

“Ez dago inolako akordiorik Hezkuntza Batzordearen presidenteak prestatutako agiriaren gainean, eta hori eztabaidatu egin beharko da. Ez dago akordiorik Gobernuko bi kideen artean ere. Kontu hori giltzarri da, Hezkuntza izugarri garrantzitsua da herri honentzat, bereziki esanguratsua da Euskal Sozialistentzat. Hortik abiatuta, ahalegin handia jarriko dugu eta lan handia egingo dugu ahalik hezkuntza legerik onena izateko eta horren inguruan talde guztien ahalegina batu eta akordio handi bat lortzeko”, azaldu du.

Astrabuduako Herriko Etxearen berrinaugurazioan, Euskal Sozialisten liderrak esan du Hezkuntza funtsezko lege bat dela Euskadirentzat, gazteentzat zein gizarte osoarentzat, Mikel Torres Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusia ondoan zuela, eta “presarik gabe akordio bat bilatzeko” eskatu du.

📚 Hezkuntza funtsezko kontu bat da Euskal Sozialistentzat.

Hezkuntza Legerik onena izaten saiatuko gara, baina Gobernuko kideen artean ere ez dago oraindik akordiorik.

✅ #Cumplimos pic.twitter.com/lUc6QJIogk

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 12, 2022

PSE-EErentzat kezkagarria da Legebiltzarraren txostenean inplikatuta dauden aditu eta eragile guztiei entzun eta gero ez egotea kontsentsu maila handiagorik koalizio Gobernuko bi alderdien artean. Erreforman tratamendu bereizi bat behar duten funtsezko gai batzuez ohartarazi du Eneko Anduezak, hots, Euskadiko irakaskuntzaren izaera publikoa aldeztea, ikastetxeen autonomia, ikasleek gaitasun jakin batzuk bereganatzea, edo emaitzen ebaluazioa.

“Euskal eskola publikoari ematen diogun balioa nabarmenduko dugu, hortantxe datza berdintasunaren oinarria. Lege hori ezin da izan deserregulazio bat, baina ikastetxeen autonomia ahalbidetu behar du, euren eredua toki bakoitzeko errealitate soziolinguistikora egokitu dezaten. Euskara ezin da izan desadostasunerako elementu bat, ezta ere eztabaidaren epizentroa. Ezin da erabili politikoki. Eta emaitzetan bikaintasun handiagoa bilatzen eta ikasleek errendimendu hobeagoa izaten jarri behar dugu indarra, eta horretarako gardenak izan eta beste erkidego batzuekin alderatzeko aukera emango digun ebaluazio-sistema bat eduki beharra dago”, azaldu du.