Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Indartsuak izango gara, udalerrien eta hiriburuen buruan jarriko gara, garai berri bat dator politika aurrerakoientzat”

PSE-EEko idazkari nagusiak deitoratu egin du EAJ eta EH Bildu “liskar eta laidoaren kanpaina” batean murgildu izan direlako elkarren artean

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Onda Vasca | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du agenda aurrerakoia garatzen jarraitu ahalko duten udal eta aldundien gobernuetan egongo direla sozialistak, herritarren ongizatea erdigunean jarrita, agintaldi honetan egin izan duten moduan. “Geure politikak egiten jarraitzea ahalbidetuko diguten gobernuetan egongo da Alderdi Sozialista. Horren aurretik, ordea, jendeak baloratu egin behar du zer ari garen egiten. Azterketa guztiek diote gehiengo sozial batek sozialistak nahi dituela gobernuetan. Bada, botoa Alderdi Sozialistari ematea da hori egiteko modurik onena; gero, etorriko da programak kontrastatu eta zein udal zuzendu ditzakegun eta zein gobernutan egon gaitezken ikusteko garaia”, azaldu du.

Andueza oso baikor azaldu da datorren igandeko hauteskundeen emaitzei buruz Onda Vasca irratian egin dioten elkarrizketa batean. “Itxaropenerako eta ilusiorako garai bat zabaltzen da. Sozialistak indartsuago izango gara, udalerrien eta hirien buruan izango gara. Garai berri bat zabaltzen da benetako protagonistak politika aurrerakoiak izan daitezen. Euskadik jokoan du bere etorkizuna, modu erabakigarrian, eta ez da balazta jartzeko unea, azeleragailuari ematekoa baizik. Ordezkari sozialista gehiago izango ditugu erakundeetan”, esan du.

Eta PSE-EEren lidergoa iragarri du euskal udalerri gehiagotan M28-ko emaitzen ondoren, ziurtzat emanez Gasteizko garaipena. “Erabat sinetsita nago igandean Gasteizen irabaziko dugula. Maider Etxebarriarekin alkate aparta izango dugu, amaitutzat emango du Urtaranen proiektua eta garai berri bat abiatuko du, giroa ezin hobeagoa da”, esan du Anduezak. “Ustekaberen bat” era iragarri du, Santurtzi, Muskiz, Trapaga edo Sestao bezalako udaletan izango dituzten emaitza onez gain.

Alderdi Sozialistak inoiz ez du EH Bildurekin hitzartu EAJri alkatetzak kentzeko.

EAJk ezin du gauza bera esan alkatetza sozialistei buruz.

@ondavasca #LoQueVotasImporta #VotaPSOE #28M pic.twitter.com/mmYF4oOzVb

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 25, 2023

PSE-EEko idazkari nagusiak alkate sozialistekin azaldu duen jarrera aurpegiratu dio EAJri, eta galdetu dio leialtasunez aritzeko prest al dagoen foru eta udal hauteskundeak izaten direnean. “Errealitate kontrastagarri bat dago. Sozialistek gobernatzen dugun tokietan EAJ ez da aliatua, aitzitik, trabak jartzen aritzen da, hauteskunde kalkulagailuarekin dabilelako. Gu eraikitzera zuzentzen gara. Egitate objektiboak dira, guk ez dugu inoiz itunik egin EH Bildurekin EAJri alkatetzak kentzeko, EAJk ezin du gauza bera esan”, adierazi du.

Anduezarentzat deitoragarria da EAJ eta EH Bildu alderdiak “tonu goragoa nork izango” dabiltzalako lehian, ez diolako laguntzen “kanpainaren tonu egokiari, proposamenak mahai gainean jarrita”, eta “liskarrean eta laidoka” ari direlako.  “Liskar bat da, nazionalisten arteko lehia bat, eta Alderdi Sozialistak ez du liskar horretan parte hartuko, gure helburua herritarren bizitza hobetzea delako”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak arbuiatu egin ditu EAJk Pedro Sanchezen Gobernuari egin dizkion kritikak eskumenen eskualdaketen inguruan, eta PSOE Espainiako Gobernuaren buruan denetik inoiz baino transferentzia gehiago izan direla gogoratu dio. Alderdiren batek eskumenak ekarri badizkio Euskadiri, hori Alderdi Sozialista izan da. Argudio horiek mahai gainean jartzen dira batek Lan Erreformaren edo Etxebizitzaren Legearen aurka bozkatzeko hanka-sartzea egin izan duenean, EAJk legegintzaldi honetan egin izan duen bezala”, adierazi du.