Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   XV. Ramon Rubial Sariak

Eneko Andueza: “Kezka eragiten digute kolpismoaren marrara hurbiltzen diren eta legegintza-botereak eragozten saiatzen diren deialdiek”

Eskuina “demokraziatik kanpo” ari dela kokatzen esan du PSE-EEren idazkari nagusiak XV. Ramon Rubial Sarietan eman duen hitzaldian

Fiskalitatea defendatu du desberdintasunaren kontra borrokatzeko tresna gisa, eta elkartasunaren zerga: “Baita dirutza handiek ere, horixe baietz, baita Euskadin ere, nola ez ba”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la intervención realizada en la entrega de la XV edición de los Premios Ramón Rubial | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, eskuinak legegintza-botereak behar bezala funtziona ez dezan egiten ari den estrategia salatu du eta Auzitegi Konstituzionala helburu horietarako erabiltzea kritikatu du. Anduezak deitoratu egin ditu azken egunotako maniobrak, eta esan du konponbidea erakunde indartsu eta eraginkor batzuek defendatuko dituzten printzipio etiko eta demokratiko sendoetan oinarritutako gizarte batetik etorriko dela, kontrolen eta kontrapisuen sistema batekin, edozein alderdiren gehiegikeriak saihestuko dituena.

“Kezka eragiten digute kolpismoaren marrara hurbiltzen diren  eta legegintza-botereak eragozten saiatzen diren deialdiek. Demokraziaren indarra, hain zuzen, herritarren zerbitzura, eta ez alderdien zerbitzura, egongo diren erakunde demokratiko batzuetan datza. Eta eskuina hori eragozten ari da, demokraziatik kanpo eta onestasun orotatik kanpo jartzen ari delarik. Eta hori ezin dugu utzi”, adierazi du Donostian XV. Ramon Rubial Sariak emateko egin den ekitaldian. Egungo gizarteak aurrean dituen arriskuez ohartarazi du Anduezak, informazio ziurgabetasuna eta fake news delakoak, kasu. “Uste genuen beste latitude batzuetako kontua zela, baina geure errealitatean bertan daude eta suminduraren eta polarizazioaren eremura garamatzate, oso arriskutsuki, gainera”, adierazi du.

Printzipio gidatzaile nagusia desberdintasunaren kontra borrokatzea izango duen gizarte bat defendatzen dut.
Horrek esan nahi du fiskalitate birbanatzaile batez hitz egitea, non guztiek euren baliabideen arabera jarriko duten.
Baita dirutza handiek ere, horixe baietz, baita Euskadin ere, nola ez ba.  pic.twitter.com/CFJeZVtCE3

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 17, 2022

Duela gutxi hil den Ander Landaburu kazetaria izan du bereziki gogoan buruzagi sozialistak, eta Montserrat Dominguez kazetariari eman dio Komunikazioaren Saria, esanez desinformazioari aurre egiteko orduan erantzuna ez dela “erraza”. Eta azpimarratu du konponbidea interes publikoaren defentsa edo desberdintasunaren aurkako borroka bezalako balioak izango dituen gizarte batetik etorri behar duela. “Konponbidea erakunde indartsu eta eraginkor batzuek defendatuko dituzten printzipio etiko eta demokratiko sendoetan oinarritutako gizarte batean dago”, esan du.

Interes publikoa edozein mozkin pribaturen gainetik jarriko duen gizarte bat aldarrikatu du Anduezak. “Eta horrek balio dit etxebizitza-politikez hitz egiteko, aldaketa klimatikoaren nahitaezko borrokarako edo pribatizazio-ahalegin ororen gainetik defendatu behar dugun Osasun Publiko batentzat”, azaldu du.

Bai fortuna handien Elkartasun Zergari

Eta printzipio gidatzaile nagusia desberdintasunaren kontrako borroka izatearen alde egin du. “Eta horrek esan nahi du kolektibo kalteberenei laguntzeko laguntzez eta bekez hitz egitea, esan nahi du ekitaterik eza borrokatuko duen hezkuntza-sistema baten erreforma jorratzea, eta ez batek dakien eraikuntza nazional batean aurrera egitea, batzuk nahi duten bezala. Eta esan nahi du bere benetako nahi birbanatzaileari helduko dion fiskalitate batez hitz egitea, non guztiek euren baliabideen arabera jarriko duten, baita fortuna handiek ere, horixe baietz, baita Euskadin ere, nola ez ba. Baita energetikek ere, zerutik erori zaizkien irabazi horiek guztiak guztiok, pandemiak eta gerrak ekarri diguten harramazkadaren ondoren, Ongizate Estatuari eusteko egiten ari garen ahalegin kolektibora bideratu behar dituztelako”, esan du.

Horrez gain, PSE-EEren idazkari nagusiak balioa eman dio Ramon Rubialek eta sozialista guztiek defendatzen duten gizarte ideiari, “emakume eta gizon guztiak berdinak garenaren eta gure jatorria edo ideologia edozein dela ere bizitzeko baldintza duin batzuk merezi ditugunaren konbikzioan” oinarritzen dena. “Borroka horri eman zion bere bizitza Ramonek, eta borroka horrekin jarraitzen dugu gaur”, esan du.