Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

“Gure eragin politiko osoa erabiliko dugu jendearen benetako arazoak ebazteko”

“Akordioak egingo ditugu horren bidez Euskadi denok hartzeko moduko gizarte bihurtzen bada”, aldeztu du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak Biltzar Ttipian

1. argazkia
Idoia Mendia en el Comité Nacional

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak gaur aldeztu du hurrengo urteotako politika publikoek euskal gizartearen aniztasuna babestu eta indartu behar dutela, eta Euskal Sozialisten konpromisoa ondokoa dela ziurtatu du: "gure eragin eta ekimen politika osoa jendearen benetako arazoak ebazteko" eta "gure gizartean gero eta handiagoak diren desberdintasunei aurre egiteko" erabiltzekoa.

Euskal Sozialisten Biltzar Ttipian Euskadi gobernatzeko akordioei buruz hitz egin du Idoia Mendiak, eta bere alderdiak pertsona guztiak gain hartuko duen gizartearen alde egingo duela esan du.  “Akordioak egingo ditugu denok hartzeko moduko gizarte egiteko erabiltzen badira.  Eta aurka egingo diegu Legebiltzarrean gehiengoak bilatuko dituztenei bakarrik nazionalistentzako gizartea eraikitzeko asmoz”, aipatu du.

Ordezkari sozialistek aste honetan EAJrekin egindako bileran, azaldu du Idoia Mendiak, alderdi nazionalistak ez du zehaztu zer formula nahiago duen legegintzaldian gehiengo egonkorra bermatzeko.  Euskal Sozialistek egin daitekeen akordio horretan izan dezaketen esku-hartzeari dagokionez, PSE-EE loturarik gabe arituko dela esan du.

“Eskuak libre ditugu.  Eta libre izango gara politikak egiteko gure printzipioen arabera, eta ez beste alderdi baten beharren arabera.  Libre politika jendearen zerbitzupean jartzeko, eta ez egoeren araberako beharren zerbitzupean".  Idoia Mendiak gogoratu du Euskal Sozialistek parte hartu dutela herrialde hobea eraikitzeko itun guztietan, esaterako, 36ko Estatutuan edo Ajuria Eneako Itunean. Baina Sozialistei gonbidatu die “gerora begira pentsatzera etorkizunean hartuko ditugun erabakiekin asmatzeko”.

Irailaren 25eko emaitzak ez dira onak izan, nabarmendu du Mendiak, eta babesaren galera mapa politikoaren zatikatzeari eta herritarren parte-hartze txikira leporatu die, behin eta berriz hauteskundeak egitearen ondorioz motibaziorik gabe baitaude.  Gainera, “Madriletik eta Espainiako beste puntu batzuetatik datoren zarata" ere aipatu du, baita PSOEk hauteskundeetan beti duen eragina ere.  Eta PSOE ahul dagoenean, Euskal Sozialistok ere ahul gaude", azaldu du.

Urriaren 11ko Batzorde Federalean gertatutakoaren inguruan, Idoia Mendiak onartu du Sozialistek ez zutela irudi eraikitzailea eman, eta gogoratu du euskal ordezkariek beti aldeztu dutela Kongresu bat egiteko beharra ahots eta onartzeko moduko mezu bakarra emateko. Militanteei galdetzea zen horretarako biderik egokiena.

Horrez gain, Euskal Sozialistak Rajoyren inbestiduraren aurrean ez bokatzearen aldekoak izaten jarraituko dira.  “Ezingo dugu gure botoaren edo abstentzioaren bidez murrizketen eta ustelkeria endemikoaren Gobernua bermatu, gizarte-eskubideak eta askatasun publikoak murriztu dituen Gobernua abalatu.  Ezin dugu autogobernuan sinesten ez duen Gobernuaren alde egin; gainera, berzentralizatzeko politikekin murrizten du”, aipatu du. Horrez gain, PSE-EErekiko eta PSOEren Komite Federalak izendatutako Gestorarekiko leialtasuna berretsi du.