partekatu
11:30
EIBARKO HERRIKO ETXEA
Aurora Bascaran eibartarrari omenaldia “Bidegileak: bidea zabaldu zuten sozialistak” ekimenaren estreinaldian
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, parte hartzen du gaur, larunbata, martxoaren 6ko 11:30ean, PSE-EEk Aurora Bascarani, hots, 1987 eta 1995 urteen bitartean Eibarko alkate izan zenari egingo dion omenaldian. Benigno eta Marcelino Bascaran sozialista historikoen alaba eta biloba da Aurora, eta senatari ere izan zen emakume horrek haragitzen du berdintasunaren aldeko borrokaren izpiritua, Euskal Sozialistek "Bidegileak: Bidea zabaldu zuten sozialistak” ekimenarekin aitortza egin nahi diena. Izenburu horren pean hainbat ekitaldi burutuko dira Teresa Laespadak zuzentzen duen Gizarte Mugimenduen, Aniztasunaren eta Berdintasunaren Idazkaritzaren ekimenez Martxoaren 8ko Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, eta baita beste data azpimarragarri batzuetan ere, emakume sozialistek jarduera politiko, sozial, zientifiko eta ekonomikoaren hainbat esparrutan burututako ibilbidea aitortzeko.
Informazio estaldura:
MARTXOAK 6, LARUNBATA
- 11:30: Jon Iraola, Idoia Mendia eta Aurora Bascaranen jarduna.
Eibarko Herriko Etxea. Euskal Sozialismoaren Dokumentazio Zentroa. Isasi kalea, 2. Eibar. Gipuzkoa