partekatu
12:00
ARRASATE | NAVAS DE TOLOSA KALEA, 6
Euskal Sozialisten omenaldia Isaías Carrascori
Euskal Sozialistek urteroko omenaldia egingo diote duela hamabi urte ETAk eraildako Isaías Carrasco militante sozialista eta zinegotzi ohiari martxoaren 7ko larunbat honetan, eguerdiko 12etan, Arrasaten egingo dioten lore-eskaintza batekin. Ekitaldi horretan Eneko Andueza PSE-EEren Gipuzkoa idazkari nagusiak hartuko du parte. Horrez gainera, bertara etortzekoak dira Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusia eta Fernando Grande-Marlaska Barne ministroa. Isaías Carrascok 42 urte zituen eta kobratzailea zen Bergarako bidesarian. Zinegotzi izan zen 2003ko ekainetik 2007ko maiatzera. 2007ko maiatzean burututako udal hauteskundeetan seigarren postuan aurkeztu zen PSE-EEk Arrasateko Udalera aurkeztutako zerrendan. 2008ko hauteskunde nagusiak baino bi egun lehenago hil zuten.
Informazio estaldura:
MARTXOAK 7, LARUNBATA
- 12:00: Lore-eskaintza Isaías Carrascoren familiaren parte-hartzearekin eta Eneko Anduezaren mintzaldiarekin.
Omenaldiaren ondoren, Fernando Grande-Marlaska ministroak komunikabideak hartuko ditu.
Navas de Tolosa kalea 6. Arrasate. Gipuzkoa