Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Idoia Mendiak EAJri ohartarazi dionez, «Euskadin egonkortasunerako akordioa ez da berdina izango PSErekin edo PSE gabe»

PSE-EEren idazkari nagusiak uste duenez, #M26ko emaitzek Euskal Sozialisten «gorako joera argia» markatu dute, eta, horri esker, euskal ezkerraren zuzendaritza eskuratu du, «ezker arduratsua eta gobernukoa»

Idoia Mendiak Irungo EAJri gogorarazi dionez, emaitzak hobetu izanagatik alkatetza nahiko badu, PSE-EEk Maider Etxebarriaren hautagaitza aurkeztu ahalko luke Vitoria-Gasteizko alkatetzarako, argudio berdinekin

Euskal Sozialisten buruzagiak Euskadin egingo diren akordioak beste negoziazio batzuekin, hala nola Nafarroako eta Espainiako gobernuen konfrontazioareakin, «beren etorkizuna Euskadin erabakitzea merezi dutelako euskaldunek»

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, durante la rueda de prensa que ha ofrecido en Bilbao para valorar los resultados del #26M | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak «akordio global» baten alde jo du Euskadin M26ko hauteskundeen ostean, erakundeei egonkortasuna ekartzeko, eta EAJri ohartarazi dionez, «Euskadin egonkortasunerako akordioa ez da berdina izango PSErekin edo PSE gabe, elkarbizitzari egiten dion ekarpenagatik». Gainera, errepikatu duenez, bere alderdiak «Euskadirentzako akordioak bakarrik bilatuko ditu, eta, jeltzaleek Nafarroaz edo Madrilez hitz egin nahi badute, azal dezatela».

Bilbon eginiko prentsaurreko batean ziurtatu duenez, iragan den igandeko hauteskundeen ostean, PSE-EEren helburu nagusia erakundeen egonkortasuna da, lasaitasunez lan egin ahal izateko. Horren harira, esan du «gobernu sendoak» behar direla, «herritarren kezkei lehentasuna ematen diotenak».

Mendiak egin duen balorazioaren arabera, aurreko legealdian EAJrekin eginiko akordioak emaitzak izan ditu, baina ez da eztabaidaezina, eta, horregatik, «hitz egingo dugu eta aukerak ikusiko ditugu». Edonola ere, esan duenez, denek dute ardura edozein negoziazio irekitzeko orduan, eta, horren harira, gogorarazi duenez, bereziki, EAJri, «Euskadin egonkortasunerako akordio bat ez da berdina izango PSErekin edo PSE gabe». Horrela, azpimarratu duenez, akordioak Euskadin «ez dira zenbaki-kontua soilik, balio soziala dute elkarbizitzari dagokionez».

Buruzagi sozialistak planteatu duenez, «akordio bat eginez gero, akordio globala izango da», Euskadiko erakundeen multzorako. «Guk Euskadiko eta Euskadirako akordioak bilatzen ditugu», zehaztu du Mendiak. Horrez gain, gehitu duenez, «euskaldunek merezi dute beren etorkizuna Euskadin erabakitzea, eta EAJk Nafarroaz edo Madrilez hitz egin nahi badu, azal dezatela jeltzaleek».