Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “”PPri berdin zaio zaldi ala mando, Pedro Sanchezen Gobernua eraistekotan”

Europako Parlamenturako hautagaiak deitoratu egin du popularrek proposamen bakar bat ere aurkeztu ez izana Europako kanpainan eta orain zentsura-mozio bat pentsatzea Vox eta Junts alderdiekin

“Eskuina eta eskuin muturra gera ditzaken alderdi bakarra gara, horregatik eskatzen diegu Euskadiko aurrerakoi eta europazale guztiei beren botoa boto-paper sozialistan bildu dezaten”, adierazi du

1. argazkia
La candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, en el barrio de Zaramaga junto a la Secretaria General del PSE-EE de Álava, Cristina González, y la alcaldesa de Vitoria-Gasteiz, Maider Etxebarria | Foto: Socialistas Vascos

Europako Parlamenturako hautagaiak, Idoia Mendiak, harridura azaldu du PPk Feijooren ahotik Europako hauteskundeen ondoren zentsura-moziorako atea zabaldu duelako Vox eta Junts alderdien babesarekin, eta espainiar eskuinaren noraezari egotzi dio popularren plan hori. “Harrituta ikusten dugu Alderdi Popularrak, kanpaina honetako beste lokatzaldi batean, ez proiektu, ez proposamen bakar bat ere aurkeztu ez duenean, Pedro Sanchezen Gobernuaren kontrako zentsura-mozio bat proposatzea orain, ez bakarrik Voxen babesarekin, baita Junts-enarekin ere, noiz eta aste bat bakarrik ez denean Amnistiaren Legearen kontra bozkatu izan duela, hain zuzen ere Kataluniako procesean zuten inplikazioagatik Juntseko pertsonen mesedetan izango dena”, adierazi du. 

Gasteizko Zaramaga auzoan komunikabideei egin dizkien adierazpenetan, Exekutibo sozialistari min emateko helburu bakarrarekin aritzea leporatu dio Mendiak PPri. “Horixe da Alderdi Popularra, berdin-berdin zaio zaldi ala mando Pedro Sanchezen Gobernua eraistekotan. Bitartean, Alderdi Sozialistak arrakasta duen eredu ekonomiko bat ari da defendatzen, eredu horrek proposamen arrakastatsuak lideratu izan ditu Europan, eta onura handiak etorri dira hortik Euskadirentzat, Gasteizentzat eta Zaramagako auzo honentzat”, adierazi du.

Mendiak azaldu du Europako funtsek finantzatu dituztela Gasteizko auzo horretako hiri-berroneratzeko eta etxebizitzak birgaitzeko proiektuak, beste neurri batzuekin batera, enplegurako sarbidea erraztea eta hezkuntza hobetzea bezala, azken batean pertsonen bizi-kalitatea hobetzearren dena, sozialistentzat lehentasun bat, alegia. “Badakigu, eskuin muturrak ez du aurrera egiterik nahi hemen, ez du elkartasunik sortu nahi, ez zaio axola enpleguen kalitatea, ezta europarren bizi-kalitatea ere”, adierazi du.

“Euskal herritarrek Europa gehiago nahi dute. Sozialistak horren alde gaude. Eskuina eta eskuin muturra gera ditzakeen alderdi bakarra gara. Horregatik eskatzen eta erregutzen dizuegu kanpaina honetan, Euskadiko aurrerakoi eta europazale guztiok zuen botoa boto-paper sozialistan bildu dezazuela. Guk bakarrik jarri diezaiokegu galga, iragan uztailaren 23an egin genuen, eta datorren ekainaren 9an ere berriz egin behar dugu”, esan du amaitzean.