Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Euskal Ganbera. XII. Legegintzaldia

Idoia Mendia: “Gobernu sendo eta egonkor baten, bide-orri argiro aurrerakoia duenaren alde egiten dugu”

• PSE-EEko idazkari nagusiak, Sozialisten Taldeak Eusko Legebiltzarreko akreditazioa hartu eta gero, dei egin die alderdi politikoei “egunkarietako titularretako eta driblin laburreko politikak” atzean uzteko Covid-19ak eragindako krisiaren aurka akordioetara heltze aldera

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, pasa den legegintzaldian abiarazitako egonkortasun politikoaren bidetik segitzearen alde egin du gaur, “herritarren agendako politikak erdigunean jarriko dituen Eusko Jaurlaritza bat, batez ere Eusko Jaurlaritza sendo eta egonkor bat” eratzeko, “Covid-19ak utzi digun krisiari aurre egiteko erabaki asko hartu beharrean garelako”. Eta gaineratu du Exekutibo horrek “bide-orri argiro aurrerakoia” izan beharko duela, “hori delako euskal herritarren gehiengoak eskatzen duena”.

 

⏩Gobernu sendo eta egonkor baten,  bide-orri argiro aurrerakoia duenaren alde egiten dugu.

Atzean utzi behar dira egunkarietako titularretako eta driblin laburretako politikak, #Covid19-ak utzitako krisiaren kontra akordioetara heltzeko.#ElGobiernoDeLasSoluciones pic.twitter.com/yUYgAq1pf2

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 23, 2020

 

Adierazpen horiexek egin ditu Idoia Mendiak hamar legebiltzarkide sozialistek hautetsi gisa euren akreditazioak aurkeztu eta gero Euskal Ganberako erregistroan. Komunikabideen aurrean egindako agerraldi batean, azpimarratu du Sozialisten Taldeak bete egingo duela “emandako hitza eta jendeak dituen arazoei konponbideak bilatzen lan egiteko konpromisoa, akordioak bilatzeko eta ziurtasunak sortzeko helburuarekin, jendeak baduelako bestela ere nahikoa ziurgabetasun bere egunerokoan”, esan du. Ildo horretan, ziurtatu du guztiekin akordioak egiteko politikan ahaleginduko direla, “betorik eta bazterketarik gabe, horrela uste dugulako egiten dela hoberen aurrera, batik bat krisialdietan”.

Orain ekingo zaion legegintzaldia “oso garrantzitsua” izango dela iritzi dio Covid-19ak utzi duen egoeragatik eta berekin ekarri duen aurrekaririk gabeko krisi ekonomiko eta sozialagatik. Idoiaren esanetan, “Euskadiren etorkizuna xedatuko duten politika eta erabaki sakonak beharko dira”. Horretarako, “gainerako taldeak ere akordioetarako borondatearekin” agertzeko nahia adierazi du, atzean uzteko “driblin laburreko eta egunkarietako titularretako politika gehiegi" izan deneko garaia, “Euskadi hobetzeko eta bere modernizazioan aurrera egiteko akordioak galarazi baitituzte”.