partekatu
17:00
BILBO | EUSKALDUNA JAUREGIA
Idoia Mendia María Chivite eta Adrián Barbonekin ‘Kogobernantzarekin bete dugu’ mahai-inguruan
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak, Idoia Mendiak, Nafarroako Gobernuaren presidenteak, María Chivitek eta Asturiasko Printzerriko presidenteak, Adrián Barbonek, hartzen dute parte maiatzaren 24ko astelehen honetako 17:00etan PSE-EEk Euskadiko lehen talde sozialistaren 135 urteak ospatzeko ‘Cumplimos. Sozialisten hitza’ ekitaldien barruan antolatutako mahai-inguruan. Ekitaldia Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko da, ‘Kogobernantzarekin bete dugu’ lemapean.
Informazio estaldura:
ASTELEHENA, MAIATZAK 24
- 17:00: Mahai-ingurua Idoia Mendia, María Chivite eta Adrián Barbonekin.
Euskalduna Jauregia. Abandoibarra etorbidea, 4. Bilbo
Komunikabideak era presentzialean joan ahalko dira ekitaldira, Covid-aren kontrako arauei jarraituz. Jardunaldia streaming bidez ere jarraitu ahalko da Euskal Sozialisten Twitter-eko kontuaren, Facebook-eko orriaren eta Youtube-ko kanalaren bitartez. Horrez gain, PSE-EEk ohiko bideetatik eskainiko du ekitaldiari buruzko informazio osoa.
https://twitter.com/socialistavasco
https://www.facebook.com/Socialistas.Vascos/live/
https://youtube.com/playlist?list=PLlFLgizci-T84gpt6ajwdxuPsFRHNkSup