partekatu
Idoia Mendia: “Gure botoen mende egongo da Europako Batasunak jarraitu ahal izatea mundu guztiak imitatu nahi duen demokraziaren eta gizarte-kohesioaren itsasargi izaten”
Europako Parlamenturako hautagaiak hauteskunde hauen garrantziaz ohartarazi du Bilbon botoa emateko bere eskubidea gauzatu ondoren
Europako Parlamenturako hautagaiak, Idoia Mendiak, esan du uste duela hautesleek ulertu dutela Batasun osoan egingo diren bozketen garrantzia, jokoan dagoelako demokraziaren etorkizuna. “Espero dut kanpaina honetan jendeak ulertu izango duela hauteskunde hauek zenbaterainoko garrantzia duten, eta era masiboan joango direla botoa ematera, bozkatzen dugunaren mende egongo delako Europar Batasunak mundu guztiak imitatu nahi duen demokraziaren, gizarte-kohesioaren eta batasunaren itsasargi jarraitzen duen”, adierazi du.
Gure etorkizuna bozkatzen dugu gaur
Aurrera ala Atzera egitea pic.twitter.com/1q80wHfdPQ
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 9, 2024
Idoia Mendiak Bilbon gauzatu du botorako bere eskubidea, eta emaitzak Europaren proiektua abalatuko duelakoan dago: “Bistan dago hau guztiau erortzeko aukera; beraz, espero dut jardunaldia normaltasunez igarotzea, jendeak parte hartzea eta gauean ospatu ahal izatea Europak proiektu bezala merezi duen emaitza hori”.