Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Konponbideak eskainiko genituela esan genuen, eta osasuna babestea eta ekonomia berreskuratzea lehentasuntzat duen Gobernu baten parte gara gaur”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariorde denak oposizioari egotzi dio “uztailaren 11n lubakian” geratu izana eta bizi dugun unearen larritasuna ez ulertzea

1. argazkia
Idoia Mendia interviene ante el Grupo Parlamentario Socialistas Vascos | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak nabarmendu du Euskadik osasuna babestea, susperraldirako oinarriak ezartzea eta bizi dugun egoeran kalteberenak ez ahaztea lehentasun duen Eusko Jaurlaritza bat duela, eta, helburu horiexekin aurkeztu izan zela Euskal Sozialistak alderdia azken hauteskundeetara. Idoia Mendiak egoera politikoa aztertu du Eusko Legebiltzarreko Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldearen bilera batean. Legebiltzarrak aste honetan ekingo dio beste bilkura denboraldi bati.

 “Herritarrei esan genien sozialistok konponbideak eskainiko genituela. Hala, Gobernu sendo eta plurala dugu gaur, bide-orri garbi batekin guztion osasuna bermatzeko, ekonomia eta enplegua berraktibatzeko eta inor atzean ez uzteko. Horiek dira Euskadi berreraikitzeko gure oinarrien hiru ardatzak, geure programan generamatzanak. Eta horiek dira Gobernuaren programan ageri direnak. Soilik ziurtasun eta sendotasun horretatik heldu ahal zaie pandemia gure bizitzako eremu guztietan eta zerbitzu publikoetan sortzen ari den ondorioei. Eta garaian garaiko proiektu eraldatzaile handiak prestatzeko, horiek gauzatzearren”, azaldu du.

Idoia Mendia oso kritiko azaldu da oposizioko alderdiekin, eta esan du “uztailaren 11ren lubakian” jarraitzen dutela, euskal hauteskundeen bezperan, alegia. “Baina uda joan zen, udazkena ere bai, eta negu erdian gaude. Koronabirusaren lehen olatua izan zen, bigarrena ere bai, eta hirugarrenean gaude. Legebiltzar honetan, zenbaitzuk, hauteskunde kanpainan geratu dira. Ez dira konturatu ez uneak duen larritasunaz ez birusari irabazten diogunean, irabaziko egingo diogulako, bistan geratuko dela Legebiltzar honetan aurre egiten aritu zirenen biluztasun politikoa”, esan du.

Eta gogoratu du 2021erako Aurrekontuek handitu egingo dituztela osasunerako eta hezkuntzarako baliabideak, ostalaritzari eta merkataritzari laguntzeko, ABEE izanik diru-sarrera baxuak dituzten langileen sarrerak osatzeko, berriz lanean hasteko planak eskaintzeko edo etxebizitzarako eskubidea bermatzeko. 

Lan eta Enpleguko sailburu ere badenak esan du Gobernu ekintzaren zenbait egitate, hala nola Berpiztu susperraldi ekonomikorako eta enplegurako programa abian jartzea, Euskadi Next plana prestatzea –Europaren finantzazioa bilatzen duten proiektuekin–, Legebiltzarreko egutegia bera, edo gizarte eragileekin eta erakundeen artean egindako aliantzak. 

Sailburu sozialistek hartutako erabakiak nabarmendu ditu Idoia Mendiak, esaterako Javier Hurtadok prestatutako turismoaren, merkataritzaren eta ostalaritzaren erresistentziarako planak, 40 milioi euro gehiagorekin laguntzetan Gobernuaren lehen 100 egunetan, eta hilabete honetako bertako beste 21 milioi eurorekin. Eta krisian diren sektoreetako langabetuak erreskatatzeko plana aipatu du, Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak berretsia izan duena.

Lehendakariordeak Euskadik 2021ean igaro beharko dituen zailtasunez ohartarazi du, urte “ohi ez bezalako gogorra” izango baita enpleguarentzat ere, eta "Euskal Sozialisten erantzukizuna” deritzana ekarri du gogora. 

“Erantzukizun historiko bat da. 2021ean 135 urte betetzen dira sozialistok etengabe ari garela euskal agertokian. 135 urteko lan politikoa, Euskadiko lehen alderdia, ahulenak babesten eta lurralde honen eraldakuntzan eta herritarren aurrerapenean ekarpenak egiten. Pandemiak ez digu uzten, epe laburrera behintzat, ospakizun handietarako aukerarik. Baina herritarrek behar duten alderdia garela berriz ere erakusteko aukera eskaintzen digu. Une zailenetan egoeraren pare egoten dakiena. Euskal ezker arduratsua une katramilatsu batean”, esan du amaitzeko.