partekatu
• ETAren amaieraren 10. urteurrena
Idoia Mendia: “Bi gobernu sozialistek akabatu zuten ETArekin Zuzenbideko Estatuaren jostura bakar bat ere hautsi gabe. Logikoa da Otegik presoez hitz egitea, gainean daraman motxila da"
PSE-EEko idazkari nagusiak adierazpenak egin ditu Arnaldo Otegik bere alderdiko militante batzuekin izandako bilera batean esandako hitzei buruz, eta eskatu du urriaren 20 honetan ez saiatzeko protagonismoa “biktimei eta erresistentzia egin zutenei” kentzen
PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du bi egitate egiaztagarri daudela ETAren amaieraren ondorengo hamar urtera, Arnaldo Otegik bere alderdiko militante batzuekin egindako bilera batean esandako hitzen harira.
“Nik bi egitate egiaztatuko ditut gaurkoa bezalako egun batean: bi gobernu sozialistek akabatu zutela terrorismoarekin Espainian Zuzenbideko Estatuaren jostura bakar bat ere hautsi gabe, eta berdin diola Arnaldo Otegik esango duena Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruz, Pedro Sánchezen aurka, neure pertsonaren aurka, ezaguna da denetik esan izan dela, gure duintasunaren eta gure konpromiso politikoaren kontra. Hemen benetan azkura ematen duena da sozialistek gobernatzea eta gobernatzen jarraitzea, Espainia gobernatzen jarraituko dugulako”, adierazi du.
Ez nau harritzen @ArnaldoOtegi–k presoez hitz egitea; azken batean, gainean daraman motxila da. Berak eta bere inguru politikoak daramatena, jende asko hauspotu baitzuten terrorista izatera, eta hori da euren erantzukizuna.
Eta horrek ez du zerikusirik Aurrekontuak onartzearekin. pic.twitter.com/c9WzMExjEl
— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 20, 2021
PSOEren Azterlan eta Programen idazkari ere denak adierazi du ez duela harritzen Otegik bilera horretan presoei buruz esandakoak: “Ez nau harritzen Arnaldo Otegik presoez hitz egitea; azken batean, gainean daraman motxila da. Otegik eta bere inguru politikoak jende asko hauspotu zuten terrorista izatera, eta beraz, erantzukizun hori daramate gainean”.
Ezker abertzaleak astelehenean egindako adierazpenari buruzko balorazioa egin du. “Nire egingo ditut atzo entzun izan genituen biktima askoren hitzak, batik bat Marta Buesarenak, oso hurbilekoa sentitzen baitut. Ezker abertzalearen adierazpen berantiarra da”. Nik neuk ez dizkiet eskerrak emango hiltzeari utzi ziotelako, baina ez diot ere aitortza egiteari utziko Aieten astelehenean egin zuten adierazpenari, baina baita oraindik ibilbide bat geratzen zaiela ere”, azaldu du.
Lehendakariordeak eskatu du urriaren 20 honetan ez dadila protagonismoa kendu biktimei: “Gaur kontuan izan behar duguna da ez kentzea protagonismoa ez biktimei ez erresistentzia erakutsi zutenei, pertsona haiei, demokraziaren infanteriari, kalean eta udal bakoitzean inoiz ez ziotelako huts egin hauteskundeetan auzokideekin hartutako konpromisoari, benetako politika eginez. Memoriaren alde egin behar dugu lan, gertatutakoaren egia kontatu beharra dago, eta gero bakoitzak bere heroi eta borreroak izango ditu, baina guk Euskadin gertatutakoa osatzeko eta egia kontatzeko betebeharra dugu.