Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Ekainaren 9an bozkatzen dugu Europa gehiago egingo dugun, sozialagoa eta aberatsagoa izango den, ala PP betirako Voxek herrestan eramango duen gu guztiok iragan mendera itzularazteko”

Europako Parlamenturako hautagaiak zainketentzako europar politika bat defendatu du Ermuan, eta tokiko erakundeekin elkarlanean aritu beharra

Eneko Andueza: “Oinak geratu behar zaizkie Europa barrutik suntsitu nahi dutenei, eskuinari eta eskuin muturrari, norabide-aldaketa bat ezarri nahi dutelako eskubideen eta askatasunen norabidetik aldentzeko”

1. argazkia
La candidata socialista vasca a las próximas elecciones europeas, Idoia Mendia, junto al Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, y el alcalde de Ermua, Txitxo Abascal | Foto: Socialistas Vascos

Europako Parlamenturako hautagaiak, Idoia Mendiak, zainketentzako europar estrategia baten proposamena defendatu du Ermuan, eta bizkaitar udalak garatu izan dituen esperientziak jarri ditu adibide modura. Mendiak deitoratu egin du PPk inolako agenda sozialik ez izatea eta programa berbera izatea hauteskunde guztietan, hots: “Pedro Sanchez botatzea”, ulertu gabe ekainaren 9a ez dela “ezeren bigarren edo hirugarren round-a, baizik eta Europa gehiago egingo dugun, sozialagoa eta aberatsagoa izango den ala PP behin betirako guztiok iragan mendera itzularazteko Voxek herrestan eramango duen bozkatzen dela”.

“Gure hauteskunde-programaren proposamenen artean dago zainketetarako europar estrategia bat lantzea. Eta urte hauetan eskutik lanean jardun izana da proiektu horren arrazoietako bat. Lan eta Enplegu Sailean genituen ideiak eta egitasmoak lurreratu ditugu, Ermuko eta bertako bizilagunen errealitatera egokituta”, azaldu du ekitaldi politiko batean Txitxo Abascal alkateari zuzentzen zela.

Zainketen politika “kontu delikatua” dela esan du Mendiak, interes publiko handia dagoelako baina erantzun gutxi daudelako: “Erabaki behar dugu nola artatu gure nagusiak, nola artatu horiek zaintzen dituztenak, nola sortu enplegurako aukerak. Duintasuna eta balioa eman behar diogu sektore batez ere feminizatu bati”.

Hauteskunde hauen benetako helburua azpimarratu du europar hautagaiak. “Eskuinek ulertu gabe jarraitzen dute ekainaren 9a ez dela ezeren bigarren edo hirugarren round bat. Ekainaren 9an bozkatzen dugu Europa gehiago egingo dugun, sozialagoa eta aberatsagoa izango den, ala PP betirako Voxek herrestan eramango duen guziok iragan mendera bidaltzeko” adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak, bere aldetik, esan du eskuin eta eskuin muturreko alderdiak prestatzen ari diren aliantzari “oinak geratu beharra” dagoela, hamarkadetan eraiki izan dena suntsitzea dagoelako beren estrategian.

Europak lan asko du aurretik. Lan hori egiteko, ordea, funtsezko gauza bat behar da: Europan sinistea. Europaren alde benetan egitea. Finean, Europa gehiago egitea. Eta oinak geratzea Europa barrutik suntsitu nahi dutenei, eskuinari eta eskuin muturrari, norabide-aldaketa bat ezarri nahi dutelako eskubideen eta askatasunen norabidetik aldentzeko”, adierazi du.

Sozialdemokraziaren ikuspegiaren beharra izango duten kontuei erreparatu die Anduezak, hala nola trantsizio energetikoa, gehien behar dutenentzako babesa edo defentsarako politika komun bat.

Sozialistek Europan sinesten dugu, eta oinak geratu beharrak dizkiogu horregatik barrutik suntsitu nahi dutenei.

Eskuin muturrak eskuina herrestan eraman nahi du norabide-aldaketa bat ezartzeko, eskubideen eta askatasunen norabidetik aldenduko gaituena. #EuropaGehiago pic.twitter.com/oCTLZ4uZnj

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 31, 2024

“Europak klimaren aldaketaren kontra borrokatzen jarraitzeko politikak aplikatu behar ditu. Europak pobreziaren kontra borrokatzen jarraitu behar du. Europak bere ahotsa izan behar du defentsa alorrean”, adierazi du.

“Europa subiranoago baten, aurrean ditugun erronkei -demografikoa, digitala, klimatikoa, are defentsarena– aurre egiteko behar duen aurrekontua erabiliko duen Europa baten alde” egin du euskal buruzagi sozialistak, eta Europako Vox hori osatzen duten alderdiak kritikatu ditu, eta baita Feijooren PPk eskuin muturrarekin lortutako akordioak ere.

“Badakigu arriskutsua dela nazionalismo patriotikoen olatu hau. Trump-en ‘Lehenik Amerika’ren oinordekoak dira. Olatu hori gora doa, bai tamainan, bai arriskuan, eskuinaren eta eskuin muturraren arteko sozietatearekin. Espainian dagoeneko bizi izan dugu hori. Espainiar askok jasaten dute bere udalerri eta autonomia erkidegoetan”, azaldu du.