Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Politika energetikoa

Idoia Mendia: “Garoñaren eraispena sozialistek Ingurumenaren alde egindako apustuaren garaipena da”

• PSE-EEko idazkari nagusia poztu egin da zentralaren amaieragatik eta gogoratu du gobernu sozialista bat izan zela “itxierari data jarri ziona” eta beste bat, Pedro Sánchezena, hori gauzatuko duena
• 10 urtez luzatuko den desmuntaketa eskualdearen “suspertze ekonomiko eta sozialerako" plan batez lagundurik egongo dela azpimarratu du

1. argazkia
Idoia Mendia, durante la videoconferencia con Cristina González y Ander Gil. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak Garoñako zentral nuklearraren eraispena “sozialisten garaipena" dela esan du gaur, “energia berrien, iraunkortasunaren eta Ingurumenaren alde egindako apustuan”, eta gogoratu du gobernu sozialista bat izan zela, José Luis Rodríguez Zapaterorena, “Garoñari amaiera-data jartzea” erabaki zuena eta Pedro Sánchezen gobernu sozialista izan dela “benetako eraispenerako behin betiko urratsa" eman duena.

Idoia Mendiak hausnarketa hori egin du Cristina González Arabako PSE-EEko idazkari nagusiarekin eta Ander Gil Alderdi Sozialistaren Senatuko bozeramailearekin Facebook-eko bere orriaren bidez izandako elkarrizketan, Enresa hondakin erradioaktiboak kudeatzeaz arduratuko den enpresa publikoak Trantsizio Ekologikorako Ministerioan Garoñaren zentral nuklearra desmuntatzeko plana aurkeztu eta hurrengo egunean.

🎙️@IdoiaMendia: “Sozialistok eraman ditugu aurrera, ez beste inork, Garoñako zentral nuklearraren desegitea ahalbidetu duten politikak. Diotena diotela ere”.@Ander_Gil @CristinaGnlz #NadieSeQuedaAtrás pic.twitter.com/W2s0h66gyr

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) May 22, 2020

Buruzagi sozialistak azpimarratu du zentralaren eraispena eskualdearentzako ekonomia suspertzeko plan batez lagundurik egongo dela. “Oso garrantzitsua da hori, enplegu asko dago jokoan, jarduera ekonomiko bizia baita zentralaren inguruan; beraz, horrelako bat behar da eta bultzada garbia emango zaio aukera-espazio berri bati”, azaldu du. Prozesu hori “lurraldeen arteko lankidetzaz” burutuko dela esan du, eta sozialistek bakarrik ulertzen dutela politika egiteko era hori, "erakundeen arteko eta lurraldeen arteko lankidetza ardatz harturik helburu komun baten atzetik".

Zentrala desegiteko prozesuaren hasiera iraunkortasunaren eta ingurumenaren alde mugarri izango dena, hots, Klima Aldaketaren Legea –“iraultza ekarriko duen legea”, bere hitzetan–, denboran bat etorri izana nabarmendu du Mendiak. Lege horren proiektua onartu berria du Gobernuak, eta Diputatuen Kongresura igorria da.

Cristina Gonzálezek, bere aldetik, behin zentrala itxita eskualdearentzat zabaltzen diren enplegu-aukera berriak azpimarratu ditu. “Urte askotako prozesu bat abiaraziko da, eta eremuari enplegua ekarriko dion inbertsio askori zabalduko zaio atea. Jarduera ekonomikorako jarduera berriak bilatuko ditugu denbora horretan, enplegu berdeari lotuta egongo direnak", azaldu du.

Ander González senatariak proiektu sozialistaren “koherentzia” azpimarratu du bere mintzaldian, “lurralde bakoitzaren inguruabar partikularrez harago joanez bestelako herrialde-proiektu bat eta bestelako eredu energetiko bat duelako”, oraingo honetan Garoñako zentral nuklearraren itxierarekin burutu dena. Poztu egin da ere “zentralaren jarduerarekin onurak lortu dituzten” enpresa energetiko berberak izatea eraispenaren kostua bere gain hartuko dutenak.

Tobalina Harana burgostar lurraldean kokaturik eta Arabarekin mugakide den zentralaren eraispena 2022an hasiko da erregai nuklearra hustuz eta turbina desmuntatuz. Enresak egindako planaren arabera, hiru urte iraungo du fase horrek eta, ondoren, erreaktore nuklearraren eta eraikin multzoaren desmuntatzeari ekingo zaio, eta eremuko ingurumena lehengoratzeko lanak etorriko dira gero. Proiektuak 468 milioi euroko aurrekontua du eta 10 urtetan burutuko da. Enreak jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea bultzatuko ditu lan horien harira, eskualdeko udal zein eragile sozial eta ekonomikoekin elkarlanean.