Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Herri Irratian

Idoia Mendia: “Eusko Jaurlaritzaren helburua, 100 egun hauetan, osasuna bermatzea izan da, gehien jasaten ari direnei laguntzen diegun bitartean”

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE y Vicelehendakari, Idoia Mendia, en los estudios de Radio Popular - Herri Irratia | Foto: IREKIA

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakariordeak esan du Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna, aste honetan betetzen diren 100 egun hauetan, herritarren osasuna eta pandemia honetan okerren pasatzen ari direnak babesteko beharrezko neurriak abiaraztea izan direla.

“Gehien jasaten ari direnei laguntzen diegun bitartean herritarren osasuna zaintzea da Gobernu honen ekintzaren zutabeetako bat. Horregatik, oso garrantzitsuak izan dira hartu izan diren neurriak, ostalaritzari laguntzearena kasu, eta baita abian zeinen azkar jarri izan diren ere”, azaldu du Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean.

Idoia Mendiarentzat, “oso intentsuak” izan dira 100 egun hauek, “mundu osoarentzat itzelak diren inguruabarrak bizi ditugulako. Itzelak dira Gobernuarentzat ere, egunero pandemiaren eraginei erantzuteko erronkari heldu beharrean direnean, eta epe ertain eta luzera begiratzen duen bide-orri batekin jarraitzen dugulako. Kargua hartu eta hiru astera, Berpiztu estrategia onartzen zebilen Gobernu hau, ekonomia berrindartzeko eta enplegua sortzeko estrategia, alegia. Eta ez gara gelditu", azpimarratu du.

📻@idoiamendia-k @Herri Irratia-n: 

🎙️ "100 egun oso intentsuak izan dira Gobernuan. Enplegua sortzeari begira ekonomia berrabiarazteko estrategiari erantzuten dion bide-orri bat dugu. Eta ez gara gelditu”.

⏩#ElGobiernoDeLasSoluciones pic.twitter.com/P8eBy7k1DK

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) December 16, 2020

Europako funtsak iristeko egindako prestatze-lana ere aipatu du. “Galtzak bete lan aritu gara Europako funtsak Euskadira irits daitezen planak prestatzen eta Euskadik digitalizazioan, Administrazioaren modernizazioan eta ekonomia berdean hamarkadetako jauzia eman dezan”, esan du.

Lehendakariordea Eusko Jaurlaritzaren 2021erako kontuei buruz ere aritu da. “Euskadiko inoizko handienak izateaz gain, Aurrekontu hedakorrak dira. Duela 12 urte, 2008ko krisia hasi zenean, murrizketak izan ziren gobernu batzuek eman ziguten eta Europatik eman izan zitzaigun erantzuna. Oraingo honetan, hain zuzen, kontrakoa egin dugu, aberasgarritasun gehiago, enplegu gehiago, eta beraz, aberastasun horren banaketa handiagoa, eta gizarte-politika gehiago sortuko dituzten estrategien aldeko apustua egiten duten inbertsio-politika ba daramagu aurrera”, azpimarratu du.